Turismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uztailean % 6,8 igo da Euskadira etorri diren bisitarien kopurua

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotelek iaz baino 20.012 bisitari gehiago hartu dituzte 2016ko uztailean. Turisten kopurua jazzaldiei esker igo da bereziki.
Bisitariak, Donostiako hotel batean (Artxiboko argazkia). Argazkia: EiTB
Bisitariak, Donostiako hotel batean itxaroten (Artxiboko argazkia). Argazkia: EiTB

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hotelek 313.724 bisitari hartu dituzte uztailean, aurreko urteko epe berean baino 20.012 pertsona gehiago. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu dituen datuen arabera, euskal hoteletako eta landetxeetako bidaiarien sarrerak % 6,8 igo dira uztailean, Estatutik etorritako bidaiariak gehiago izan baitira.

Eustaten esanetan, bidaiari-sarrerak % 9,8 hazi dira Araban, % 6,7 Bizkaian eta % 5,8 Gipuzkoan. Estatutik 165.784 bidaiari etorri dira, aurreko urteko epe berean baino % 10,7 gehiago. Gainerako bidaiariak (147.940) atzerritarrak ziren; % 2,8 gehiago, 2015eko uztaileko datuekin alderatuta.

Gaualdiei dagokienez, 639.661 izan dira 2016ko uztailean, aurreko urteko uztailean baino % 8,3 gehiago. Alde horretatik, gaualdiek ere gorakada nabaria izan dute hiru herrialdeetan: % 15,1ekoa Araban, % 8koa Bizkaian eta % 6,7koa Gipuzkoan. Bestalde, batez besteko egonaldia 2,04 egunekoa izan da aurten. Bisitariek aurreko urtean baino denbora gehiago igaro dute euskal hoteletan eta landetxeetan. Plazakako betetze-maila % 3,8 igo da, iazko uztaileko % 66,3tik aurtengo % 70,2ra.

2016ko uztailean, hotel-okupaziorik handiena Donostian (% 84,5), Gipuzkoako kostaldean (% 83,4) eta Bilbon (% 73,4) izan da. Alde horretatik, Eustatek eman dituen datuen arabera, % 93,1ekoa izan da gelakako betetze-maila hiriburuan Donostiako Jazzaldia izan den egunetan. Lurralde osoko datuei begiratuta, berriz, gelakako betetze-maila % 86koa izan da.

Era berean, Getxoko jazzaldian izan den egunetan, bidaiarien kopurua nabarmen handitu da, eta % 68,6koa izan da gelakako betetze-maila. Halaber, Bilbao BBK Live jaialdia egin den egunetan, gelakako betetze-maila % 92,6koa izan da.

Gainera, Gasteizko Jazzaldian, 15.693 gaualdi egon dira Araba osoan, eta gelakako betetze-maila % 80,3koa izan da.

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerei dagokienez, 22.472 erregistratu dira uztailean; aurreko urteko epe berean baino % 10,7 gehiago. Araban % 5,8 egin du behera sarrera kopuruak, baina gora egin du Bizkaian (% 13,2) eta Gipuzkoan (% 14,1).

Landa-establezimenduetako gaualdien kasuan, aurten % 18,3ko gorakada izan da, 67.494 gaualdi izan baitituzte. Hiru lurralde historikoetan hobetu dira emaitzak: % 24 Gipuzkoan, % 11,9 Bizkaian eta % 7,3 Araban. Plazakako betetze-maila % 50,7koa izan da, 2015eko uztailean baino % 6 gehiago. Azkenik, bidaiarien batez besteko egonaldia luzatu egin da: batez beste, 2,81 egun igaro zituzten gurean iaz, eta 3 egun igaro dituzte aurten.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X