50 egun baino gehiago greban
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek mobilizazioei eutsiko diete

Beren aldarrikapenak asebetetzen direla egiaztatu arte borrokan jarraituko dutela ohartarazi dute.
Bizkaiko zahar etxeetako langileen protesta bat. Argazkia: EiTB
Bizkaiko zahar etxeetako langileen protesta bat. Argazkia: EiTB

Bizkaiko zahar-etxeetako langileek mobilizazioei eutsiko diete beren aldarrikapenak asebetetzen direla egiaztatu arte, gaur ohartarazi dutenez. Langileek ordezkarien esanetan, sektoreko arazo bat baino gehiago da eta gatazka sozial moduan jorratzeko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari. Langileek 50 egun daramatzate greban.

ELAren Bilboko egoitzan eskainitako prentsaurrekoan, 50 greba egunen balorazioa egin eta aste honetako mobilizazioen berri eman dute. Bihar, asteartea, kontzentrazioa egingo dute Foru jauregiaren atarian 10:30etik aurrera. Ostegunean, berriz, manifestazioa egingo dute 11:30ean, Bilbon. Hiru zutabe abiatuko dira Zabalburu plazatik, Arriaga plazatik eta Bilboko udaletxetik eta hiru zutabe horiek Plaza Biribilean elkartuko dira.

Gaizka de Miguel eta Ander Akarregi ELAko ordezkariek ohar batean azpimarratu dutenez, greba erabateko jarraipena izaten ari da Bizkaiko zahar-etxeetan, bai handietan eta baita ertainak diren horietan ere. Aldi berean, senideek emandako pausoa goraipatu dute eta horiek antolatzea beharrezkoa dela gaineratu dute.

Aitzitik, patronalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrera salatu dute. Langileek urriaren 4an egindako proposamenari ez erantzutea leporatu diote patronalari. Langileen ordezkarien esanetan, 6 euro baino gutxiagoko soldata igoera eta lanaldia 2 ordu baino gutxiago murriztea eskatu zuten.

Bestalde, ELAko ordezkariek nabarmendu dute behin baino ez direla elkartu Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ongizate Sailarekin eta bilera horretan 3.000 ohe ingururen prezioa 81 eurotik 79ra jaisteko asmoa agertu omen zuten foru ordezkariek. Langile ordezkarien esanetan, erabaki horrek eragin zuzena izango luke zerbitzuaren kalitatean.

Hori guztia dela eta, borrokan jarraituko dute harik eta beren eskariei jaramon egiten dieten arte. Langileek ratioak hobetzea, langileen kopurua igotzea eta langileek lan-baldintza duinak izatea eskatzen dute.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X