Zoru klausulak itzultzeko prozedura adostu dute PPk eta PSOEk
Auzitegietara jo beharrik gabe zoru klausulak itzultzeko prozedura adostu dute Espainiako Gobernuak eta PSOEk, gaur goizean egin duten bileran. Hala, zoru klausulengatik gehiegizko dirua ordaindu zuten bezeroek euren dirua berreskuratzeko aukera izango dute.
Espainiako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, ondo bidean, Ministroen Kontseiluak ostiralean onartuko du ekimen berri hau jasoko duen lege dekretua, eta bankuek, gehienez, hiru hilabeteko epea izango dute prozedura abian jartzeko.
Akordioaren arabera, bankuek prozeduraren berri eman beharko diete hipotekan zoru klausula izan dutenei, eta bezeroaren esku egongo da dirua eskatzea. Kasuak banan bana aztertu ondoren, bankuak dirua ez itzulteko erabakia hartuz gero, bezeroak auzitegietara jotzeko aukera ere izango du. Orotara, 1,5 milioi dira zoru klausulengatik behar baino diru gehiago ordaindu duten herritarrak.
Luis de Guindos Ekonomia ministroa Davosen da egunotan, han egiten ari diren Ekonomia Foroan parte hartzen. Horren esanetan, bezeroen eta bankuen arteko negoziazioa "arintzea" da Gobernu Zentralaren egitekoa auzi honetan.
Nobedade nagusiak
Hipotekan zoru klausula izan duten bezero guztiei gaur onartutako prozeduraren berri ematera behartzen ditu bankuak akordio berri honek. Hori da testuan jasotako nobedade nagusienetako bat. Behin bezeroa jakinaren gainean jarrita, negoziazio bide bat zabalduko da, dirua itzuli behar den edo ez erabakitzeko. Klausula "gehiegizkoa" edo "argitasun gutxikoa" izan den kasuetan bakarrik itzuliko da dirua.
Auzitegietara jo beharrik ez izatea. Hori da beste nobedade garrantzitsua. Bankuak behartuta egongo dira, bezeroak auzitegietara jo gabe ere, dirua itzultzera, hala dagokionean.
Bestalde, dirua itzultzen den kasuetan, zenbateko osoa aitortu beharko da errenta aitorpenean, baina ez da kenkaririk ezarriko.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak Tubos Reunidosentzat irtenbideak bilatzeko prest dagoela adierazi du
Kongresuan egindako adierazpenetan, Carlos Cuerpo Ekonomia ministroak ziurtatu du Gobernuak "eskua luzatuta" duela sektore estrategikoetako enpresen bideragarritasuna bultzatzeko neurriak bilatzeko. EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, ministroak esan du aurretik ere laguntzak jaso izan dituela: "112 milioi euro kaudimenari laguntzeko funtsaren bidez, 20 milioi euro baino gehiago zortzi finantza-erakundetatik, ICO abalen lerroari esker, eta ia 10 milioiko laguntzak, industria elektrointentsiboa izateagatik".
Israeli altzairua saltzeagatik Jainagari zabaldutako ikerketatik banandutako pieza baten sekretua kendu dute
Espainiako Polizia Nazionala Sidenorrek Basaurin duen egoitzara sartu eta hurrengo egunean eman da ebazpen judiziala.
Argindar-konpainien bezeroak babesteko neurri-sorta onartu du Espainiako Gobernuak, tartean dei komertzialak debekatzea
Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak bultzatutako dekretu berriaren arabera, elektrodependente eta zaurgarriei ezingo zaie argindarra eten ordaintzen ez badute ere, eta kontratuak eteteagatik ez da, oro har, zigorrik ezarriko. Halaber, aurreikusten da enpresei zigorrak ezartzea, arauak hautsiz gero.
Ramiro Gonzalez: "Lehen urratsa, zalantzarik gabe, zorra berregituratzea da, eta hor funtsezko zeregina du SEPIk"
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak adierazi duenez, Tubos Reunidosen jarraipenak hartzekodunen inplikazio aktiboa eskatzen du, batez ere Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearena (SEPI). "Enpresak ia bost milioi euro erretzen ditu hilean", nabarmendu du.
Tubos Reunidosen bideragarritasuna bermatzeko "zorra berregituratzea beharrezkoa da", Bengoetxearen aburuz
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak adierazi duenez, zorra berregituratzen Jaurlaritza "bidelagun" izango da.
Vital Fundazioak 10 milioirekin bat egin du Ayesa Digital erosteko euskal partzuergoarekin
Operazioak garai bateko Ibermaticaren erabakigunea Euskadira itzultzea indartzen du, eta Araban enplegu kualifikatua sortzea aurreikusten du.
Pradalesek aliantza politiko berri baten alde egin du, "berrindustrializazioan" Europak "benetako autonomia" izan dezan
'Bilboko Adierazpena' sinatuta amaitu da Leaders Meeting–Fit For The Future goi-bileraren bigarren edizioa, Bilbon. Europak "oparotasun jasangarria, industria-lehiakortasuna eta autonomia estrategikoa sortzeko" duen ahalmena indartzea eskatzen du agiriak.
Volkswagenen lege urraketen aurrean "isilik" egotea egotzi dio ELAk Nafarroako Gobernuari
Sindikatuaren arabera, Lan Ikuskaritzak "iruzurrez" egindako aldi baterako 146 kontratu atzeman zituen Nafarroako Volkswagenen eta 93 kontratu mugagabe egitera behartu zuen enpresa. ELAk salatu du enpresak oraindik ez duela agindua bete.
Amurrioko Tubos Reunidoseko batzordeak greba mugagabea baztertu eta mobilizazioen egutegi bat adostu du
Langileek bilera egin dute astearte honetan, erabakitzeko enpresak iragarritako 301 kaleratzeei nola egin aurre.
Sindikatuek salatu dute iaz Hego Euskal Herrian 84 lan heriotza jazo zirela
Osalanek, berriz, heriotza 42 zenbatu ditu azarora arte. Sindikatuen arabera, Eusko Jaurlaritzaren zenbaketak ez ditu garraiolarien heriotzak, heriotza ez-traumatikoak edo 'in itinere' gertatzen direnak kontuan hartzen.