Negoziazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PP, aurrekontuak babesteko prest, 'muturreko ezkerrari' aurre egiteko

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek proposatutako zerga erreformaren "noraezari" kontra egin behar zaiola uste dute 'popularrek'.
Anton Damborenea. EiTB
Anton Damborenea, kazetarien aurrean egindako adierazpenetan. EiTB

"Aurrekontu proiektua babesteko prest gaude muturreko ezkerrak proposatzen duen noraezari aurre egiteko". Argi hitz egin du Anton Danborenea EAEko PPren bozeramaile ekonomikoak, 2017ko aurrekontuak tarteko, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuarekin egindako bileraren ostean.

Jaurlaritza aurtengo aurrekontuak aurrera ateratzeko babes bila dabil, eta horren harira, bilera sorta abiatu zuen atzo Azpiazuk. EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin bildu zen asteartean, eta gaur, PPren ordezkaritzaren txanda izan da. Damborenea bera, Nerea Llanos EAEko PPren idazkari nagusia eta Borja Semper Legebiltzarreko bozeramailea izan dira Lakuan.

Hain justu, bezperan ezkerreko bi alderdiek proposatutako zerga erreforma hartu du ahotan PPk, saihestu beharrekoa dela esateko. "Erdi mailako klaseei zergak igotzearen kontra gaude", adierazi du. Hala, Eusko Jaurlaritzari aukeratzeko deia egin dio: "Esan dezala aurrekontuak norekin adostu nahi dituen: gurekin, EH Bildurekin edo Podemosekin".

EAJk eta PSE-EEk osatzen duten koalizio gobernua boto baten faltan dago aurrekontuak onartu ahal izateko. Jaurlaritzak nabarmendu duenez, talde "guztiek" egindako proposamenak aztertzeko prest dago, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek proposatutakoak onartzeko "zailak" direla aitortu badu ere.

 

 

>

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk ziurtatu du Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada" ez dutela "sindikatua ordezkatzen"

Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte EEEa ez onartu ondoren. ELA eta LAB plantillarekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CC. OO. sindikatuak salatu du "ziurgabetasuna" zabaldu dela, eta UGTk esan du euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dutela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik galdetu du ea nor ausartzen den Tubos Reunidosen inbertitzera

Radio Euskadin gaur egindako elkarrizketan, Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak galdetu du ea nor ausartzen den Tubos Reunidosen inbertitzera, pilatutako zorraz gain, orain Ekialde Hurbileko gerraren ondorioek ere jo baitute. Sailburuaren hitzetan, horrek "shock bikoitza" eragin du euskal industrian; izan ere, Trumpen administrazioaren muga-zergen ostean, AEBk Iranen aurka hasitako gerrak eragina izan du energia, logistika eta merkatuen galeraren alorrean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X