EITB FOCUS: INKESTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontzertu Ekonomikoaren entzuera bai, baina ezagutza gutxi

Martxoan egindako EiTB Focus galdeketan, joan den astean argitara emandako gaiei buruz ez ezik, euskal burujabetzaren tresna nagusietakoari buruz ere galdetu zaie herritarrei.
18:00 - 20:00
Gizartearen % 76k badu Kontzertuaren berri

Kontzertu Ekonomikoaren entzuera badute herritarrek, baina ia ez dute ezagutzen tresna horren edukia. EiTB Focus ikerketa soziologikoak 2017an egindako lehen galdeketaren emaitza nagusietako bat da. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko Ekonomia Itun edo Kontzertu Ekonomikoaz galdetu zaie aurtengo lehen inkesta honetan herritarrei.

Gizaker enpresak 1.200 elkarrizketaren bidez EiTBrentzat egindako ikerketa soziologikoaren arabera, EAEko herritarren % 75ek Kontzertu Ekonomikoaren aditzea eduki dute. Pertsona horiei Kontzertuaz zer dakiten galdetuta, baina, ia denek onartu dute ezer gutxi dakitela: 1etik 10erako ezagutza mailan, 4,89ko nota jarri diote euren buruari, batez beste.

BADUZU KONTZERTU  EKONOMIKOAREN BERRI    EZAGUERA MAILA 2017 eitb focus martxoa marzo 13

Herritarren gehiengo zabala ados dago Euskadiren eta Espainiaren arteko Ekonomia Itunarekin, eta Espainiako eredu ekonomikoa baino hobea dela irizten diote herritarrek.

ADOS ZAUDE KONTZERTU EKONOMIKOAREN SISTEMAREKIN   2017 EITB FOCUS MARZO MARTXOA 13

Kontzertu Ekonomikoa blindatzea beharrezkoa dela uste dute galdetutako 10 herritarretatik 7k,  Espainiako Gobernuaren  helegite gehiago egon ez dadin.

USTE DUZU KONTZERTU EKONOMIA BLINDATU EGIN BEHARKO LITZATEKEELA  ERREKURTSORIK EZ EGOTEKO   2017 MARTXOA MARZO 13 EITB FOCUS

Zerga gehiago ordaintzeko prest legoke EAEko herritarren hirutik bat, horrek gizarte-ongizatea hobetuko balu.

ZERGA GEHIAGO ORDAINTZEKO PREST EGONGO ZINATEKE ONGIZATEA HOBETZEKO   2017 MARTXOA MARZO 13 EITB FOCUS

Presio fiskalari dagokionez, Euskadiko herritarrek ez dute uste pribilegiorik dutenik. Espainiako herritarrek baino zerga gehiago ordaintzen dituztela diote.

ZURE USTEZ EUSKADIN ESPAINIAN BAINO ZERGA GEHIAGO ORDAINTZEN DIRA  2017 MARZO MARTXOA 13 EITB FOCUS

Inkestan parte hartu dutenen % 66k adierazi dute Euskadiko egoera ekonomikoa Espainiakoaren aldean ona dela, industria gehiago eta langabezia gutxiago dagoelako.

EUSKADIREN EGOERA EKONOMIKOA ESPAINIARENA BAINO HOBEA DELA ESANGO ZENUKE   2017 MARTXOA MARZO 13 EITB FOCUS

Herritarren erdiak baino gehiagok (% 55) Euskadik hitzartuta duen itun ekonomikoa Espainiako sistema baino hobea dela uste dute; % 10en iritzian, sistema berdina da, eta % 2k Espainiakoa hobea dela adierazi dute. Hirutik batek ez du horren inguruko iritzia eman edo ez du ezagutzen.

SISTEMA HAU ESPAINIARENA BAINO HOBEA DELA ESANGO ZENUKE  2017 marzo martxoa 13 eitb focus

Krisi ekonomikoari aurre egiteko, Kontzertu Ekonomikoa EAEko herritarren mesederako dela esan dute galdetutakoen % 40k. Aldiz, % 10en iritzian, krisi garaiotan kalterako da itun hori.  % 17k, berriz, ez diote ez aldeko eta kontrako eraginik ikusten.

KRISI EGOERAN  KONTZERTU EKONOMIKOAK MESEDE EDO KALTE EGITEN DIE EUSKAL HERRITARREI  2017 EITB FOCUS MARZO MARTXOA 13

Fitxa teknikoa

2017ko martxoko EiTB Focus inkestan, Eusko Jaurlaritzako lehen 100 egunei eta boto-asmoari buruz eta balorazio politikoaz eta Kontzertu Ekonomikoaz galdetu zaie herritarrei. Kontzertu Ekonomikoari buruzko emaitzak gaur, martxoak 13, argitaratuko dira.

EiTBrentzat egindako ikerketarako, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 1.200 lagun galdekatu ditu Gizaker inkesta-etxeak (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan). Lagin osoaren akats-tartea 2,83koa da eta konfiantza maila, ostera, % 95ekoa.

Lagina zoriz hautatu dute, eta lurralde historikoa, udalerria eta generoa kontuan hartuta sortu dute. Inkesten % 22,3 euskaraz egin dituzte eta beste % 77,7ak gaztelaniaz. Emaitzak herrien tamainaren arabera haztatu dituzte.

Inkestak otsailaren 22a eta 24a bitartean egin zituzten. Elkarrizketek, batez beste, 8 minutu eta erdi iraun zuten. Luzeena 22 minutukoa izan zen, eta laburrena, berriz, 6 minutukoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X