TXOSTENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2017rako ekonomia hazkunde aurreikuspena % 2,5era igo du Jaurlaritzak

Urtea amaitzerako, 15.000 enplegu inguru sortuko direla uste du Gasteizko Gobernuak. 2018an, berriz, 13.000 lanpostu sortzea aurreikusi dute.
Urtea amaitzerako, 15.000 enplegu inguru sortuko direla uste du Gasteizko Gobernuak. Argazkia: EFE.
Urtea amaitzerako, 15.000 enplegu inguru sortuko direla uste du Gasteizko Gobernuak. Argazkia: EFE.

Eusko Jaurlaritzak bi hamarren igo du, % 2,5eraino, 2017rako ekonomia hazkundearen aurreikuspena. 2018rako, berriz, % 2,2 haztea aurreikusi du. Datu horiek 15.000 enplegu inguru sortzea ekarriko omen dute aurten, eta 13.000 enplegu inguru datorrenean.

Bestetik, langabezia-tasa % 12,1ekoa izango da 2017an, eta % 11,7koa 2018an. Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Sailak iazko azken hiruhilekoan egindako txosten ekonomikoa eman du gaur jakitera, eta bertan jaso ditu aipatutako aurreikuspenak.

Txosten horren arabera, 2016aren bukaeran "prezioen azelerazio nabarmena" atzeman zen, eta joera hori berretsi da 2017aren hasieran: otsailean % 2,9 hazi zen Barne Produktu Gordina Euskal Autonomia Erkidegoan. Europako datuekin alderatuta, % 0,9ko diferentzia positiboa dago, Jaurlaritzaren esanetan.

Ogasun eta Ekonomia Sailaren arabera, aurrerapen ekonomiko horrek "eragin positiboak izango ditu lan-merkatuan". Jaurlaritzak legealdi honen amaieran langabezia-tasa % 10en azpitik murrizteko duen helburua gaur kaleratutako datuekin "bateragarria" dela uste du Pedro Azpiazuk zuzentzen duen departamenduak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X