2005etik 2016ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Ogasunak 450.000 eurorainoko bi isun barkatu zituen

Jose Maria Iruarrizaga Ogasun diputatuak zuen horretarako eskumena, eta azaldu du ezin duela esan nortzuk ziren zergadunak.
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatua. Argazkia: Efe
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatua. Argazkia: Efe

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak 450.000 euroraino iristen ziren bi isun barkatu zituen 2005etik 2016ra, barkatu zituen isun handienak.

Iruarrizagak datu horiek eman ditu Podemosek eskatuta Bizkaiko batzar Nagusietan egindako agerraldian. Ogasun diputatuak isunak barkatzeko eskumena izan zuen denbora tarte horretan, eta horren balantzea egiteko eman ditu azalpenak.

Foru diputatuak dagoeneko publikoak eginak ziren datuak berretsi ditu, izan ere, apirilean zabaldu zituen idatziz Podemosek eskatu ostean. Hala, 2005etik 2016ra 1.893 isun partzialki barkatu zituen, 11,6 milioi euro guztira, eta 86.329 isun jarri zituzten, 292,3 milioi euroraino iristen zirenak.

Berrikuntza gisa, diputatuak barkatutako isunen zenbatekoak xehatu ditu, eta zehaztu du bi kasuren artean 450.000 euroraino iristen zirela, eta horiek zirela barkatutako isun handienak.

Podemosen eskaera ez da kasualitatez orain iritsi, zeren Bizkaiko zerga araudia aldatu egin baitute, eta aurrerantzean foru diputatuak ez du eskumen hori izango, eta Batzar Nagusiena izango da esklusiban.

Podemosek barkatutako isunen inguruko datu gehiago emateko eskatu dio, baina Iruarrizagak azaldu du ezin duela esan nortzuk ziren zergadunak, eta berretsi du oso kasu desberdinak direla, eta krisiarekin lotutakoak zirela.

Isunak barkatzeko garaian hainbat irizpide hartzen omen zituen kontuan: zergadunak iruzur egin ote duen, ordaintzeko ahaleginik egin ote zuen, egoera ekonomikoa, etab.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X