Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
ARRANTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abian da hegaluzearen arrantzaldia Bizkaian eta Gipuzkoan

80 euskal itsasontzi aterako dira datozen egunotan hegaluzea harrapatzera. Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 850 arrantzalek egingo dute lan kanpaina honetan.
18:00 - 20:00
Hegaluzearen arrantzaldia hasi da

Antxoaren denboraldia amaituta, euskal arrantzaleek hegaluzearen arrantzaldiari ekin diote gaur. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak ohar bidez jakitera eman duenez, Bizkaiko eta Gipuzkoako 80 itsasontzi aterako dira itsasora datozen egunotan, hegaluzea harrapatzera. 850 arrantzalek egingo dute lan kanpaina honetan.

Leku batetik bestera mugitzeko ohitura bereziak izan ohi dituen espeziea da hegaluzea, eta, beraz, harrapaketa aurreikuspenak egitea zaila dela esan du Jaurlaritzak. Azken bi urteotako kanpainei erreparatuta baina, "baikor egoteko arrazoiak" daudela ziurtatu du Arantza Tapiak zuzentzen duen sailak. Iaz utzi zituen hegaluzearen kanpainak azken urteotako daturik onenak, 6.000 tona inguru harrapatuta, 2015ean baino % 20 gehiago.

Prezioak ere gora egin zuen 2016an, aurreko urteko datuekin alderatuta; hegaluze kiloa 3,79 euroan saldu zen lonjan, 2015ean baino 36 zentimo garestiago. Hala, joan den urtean, orotara, 23,3 milioi euro bildu zituzten euskal arrantzaleek hegaluzearen kanpainan, duela bi urte baino % 33,3 gehiago. Iaz, beraz, hegaluzea izan zen Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleen diru iturri nagusia.

Eusko Label bereizgarria

Euskal arrantzaleek harrapatutako hegaluzea Eusko Label bereizgarriarekin merkaturatzearen alde egin du Eusko Jaurlaritzak, eta bide horretan lan egiteko konpromisoa berretsi du.

Banan-banan eta sarerik gabe, arrantzarako teknika tradizionalak erabilita, harrapatutako hegaluzea da Eusko Label bereizgarria eramaten duena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X