Foru Ogasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko eta Arabako Aldundiek zerga-bilketa areagotu dute uztailera arte

Bizkaiko Foru Ogasunak 4.824,9 milioi euroko zerga-bilketa izan du, eta urte arteko hazkundea % 16,8koa da. Arabakoak 1.058 milioi bildu ditu, hau da, % 15,3ko hazkundea du.
Arabako Foru Aldundia. Argazkia: Wikipedia Xosema
Arabako Foru Aldundia. Argazkia: Wikipedia Xosema

Bizkaiko Foru Ogasunak 4.824,9 milioi euroko zerga-bilketa izan du, iazko epe berean baino 694,1 milioi gehiago, Aldundiak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Modu honetan, urte arteko diru-bilketa % 16,8koa da, urteko lehen zazpi hilabeteetan, ekonomiaren martxa ona berretsita.

Bildutako guztitik 2.457,8 milioi zuzenekoa ez den zergari dagozkie, eta oinarrizko kontzeptuetatik, behin errentaren kanpaina amaituta, PFEZa % 6,7 igo da (1.673,5 milioi), laneko atxikipenak % 3,6 igo direla nabarmenduta.

Bestalde, sozietate-zerga 643,4 milioi eurokoa da oraingoz; 2016ko epe berean, aldiz, 384,6 milioikoa zen.

Arabako diru-bilketa % 15,3 hazi da

Bestalde, Arabako zerga-bilketa uztailera arte 1.058 milioi eurokoa izan da, iazko epe berean baino % 15,3 handiagoa.

Foru Ogasunak astelehen honetan eman du datu horien berri. Zerga zuzenak % 10,9 igo dira, eta zuzenak ez direnak % 5,7.

Zehazki, PFEZa % 7,5 handitu da, laneko atxikipenak hilero haziz joateagatik (igoera % 4,7koa da) eta emaitza positiboa izan duen errentaren kanpainagatik (% 11,9 gehiago).

Sozietate zergak 17 milioi eurotan egin du gora, batik bat, ohiko erregimenean zergak ordaintzen dituzten enpresen ordainketaren finkapenagatik. Iazko urrian hasi zen hazten.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X