EAE-ko kontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2018ko aurrekontuak Legebiltzarrean dira

Azpiazu sailburuak Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearen esku utzi du proiektua, horrek ganberako izapideei ekin diezaien.
18:00 - 20:00
Pedro Azpiazuk aurrekontuen proiektua eman dio Bakartxo Tejeriari

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak 2018rako aurrekontu-proiektua eman dio gaur Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteari, ganberan izapideak has ditzaten.

Joan den astean onartu zuen Gobernu Kontseiluak datorren urterako aurrekontu-proiektua. 11.486 milioi eurokoa da, 2017an baino 426,7 gehiagokoa, hau da, % 3,9ko igoera izan du.

Emateko ekitaldia goizean egin dute Eusko Legebiltzarreko harrera aretoan eta, ondoren, Mahaia bildu da, aurrekontuen tramitazioari ekiteko.

EAJk eta PSE-EEk ez dute gehiengoa Legebiltzarrean eta, ondorioz, beste alderdi baten babesa beharko dute kontuak onartzeko, edo, osterantzean, legebiltzarkideren bat abstenitzea, aurtengo aurrekontuekin PPrekin gertatu zen bezala.

Ogasun eta Ekonomia sailburua ostiralean hasi zen bilerak egiten EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP alderdiekin, aurrekontu-proiektuaren ildo nagusiak azaltzeko. Azaroaren 6an, 7an eta 8an hainbat sailbururekin batzordean zerrendatzen joango dira.

Azpiazuk oposizioari "heldutasun politikoa" eskatu zion datorren urteko kontuak onartzeko, baita aurrekontuen negoziazioa Kataluniako krisiarekin ez nahastea ere.

Legebiltzarrak azaroaren 11n jarri du aurkezten diren zuzenketak eztabaidatzeko eta bozkatzeko eguna.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X