2018rako aurrekontuen proiektua 11.486 milioi eurokoa da
2018ko Aurrekontu Legearen aurreproiektua onartu du gaur Eusko Jaurlaritzak gobernu bileran. Ondoren egindako prentsaurrekoan Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak zehaztu duenez, 11.486,4 milioi eurokoa izango da, 2017koa baino % 3,9 handiagoa (426 milioi gehiago). "Jaurlaritzak inoiz izan dituen aurrekontu handienak dira", azpimarratu du Azpiazuk.
Ekonomia sendotze bidean dagoela aintzat hartuta prestatu ditu diru-kontuak Urkulluren Gobernuak. Epe luzeagorako helburua ere ezarri du Jaurlaritzak: 2020rako, defizita zerora jaitsi eta zor-maila Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 13tik behera egotea nahi du.
Azpiazuren hitzetan, zorraren amortizazioari eta abiadura handiko trenaren lanei dagokiena kenduta, 2018ko aurrekontuek 290,4 milioi gehiago izango dituzte, % 2,9 gehiago.
Proiektua astelehenean, urriaren 30ean, erregistratuko dute Legebiltzarrean, beharrezko izapideak abiatzeko. EAJk eta PSE-EEk boto bat gehiago behar dute aurrekontu horiek onartzeko, eta negoziatu egin beharko dute. Horren ildoan, sailburuak "talde guztiei" luzatu die eskua, eta proiektua aurrera aterako den itxaropena duela esan du.
Aurrekontu proiektuaren ildo nagusiak aurreratzeaz gain, 2017 eta 2018. urteetarako hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenen berri eman du Azpiazuk. Hala, aurrez egindakoa igo du Jaurlaritzak: 2017an, % 2,9 haziko da EAEko Barne Produktu Gordina (BPG) eta 2018an, % 2,4 (% 2,7ko eta % 2,3ko aurreikuspena zuen egina Urkulluren Gobernuak).
Enpleguaren inguruko aurreikuspenak ere prestatu ditu Eusko Jaurlaritzak. 2018an lanaldi osoko 15.500 lanpostu berri sortuko direla eta langabezia tasak behera egiten jarraituko duela espero du, ehuneko 10etik beherako helburura hurbiltzeko.
Aurrekontuen % 77, gizarte politiketara
Azpiazuren hitzetan, aurrekontuon helburuak "politika publikoak bermatzea eta hobetzea eta enplegua eta garapen ekonomikoa sustatzea" dira. Aurrekoetan bezala, gizarte politiketara bideratuko dute lau eurotik hiru; % 77, hain zuzen (aurreko ekitaldian baino puntu bat gehiago).
Ekonomiaren suspertzeari esker, Jaurlaritza "inbertsio berriak egiteko ahalmena" berreskuratzen ari dela esan du Ogasun eta Ekonomia sailburuak, eta hori da, hain justu, proiektu honen ezaugarrietako bat, % 7,4 haziko baitira.
Osasun Sailak izango du inbertsio gorakada handiena, 3.671 milioi euroko aurrekontuarekin (2017an baino 128 milioi gehiago).
Hezkuntza Sailak 2.717 milioi euro izango ditu (aurrekoan baino % 1,9 gehiago). Aipatzeko modukoak dira arlo honetan haurtzaindegiei edota EHUri bideratutako partidak (16,3 milioi euro gehiago).
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari 1.014 milioi euro bideratuko dizkiote. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta funtzionarioen soldata % 1,5 igoko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.