Sestao
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Navalek beste lau hilabetez luzatuko die enplegu-erregulazioko espedientea langileei

2018ko lehen lau hilabeteetan gauzatuko da, eta tarte horretan akordioa lortzea espero dute.
Ontzi bat Navaleko Sestaoko ontziolan. Argazkia: EiTB.
Ontzi bat Navaleko Sestaoko ontziolan. Argazkia: EiTB.

Navaleko enpresa batzordeak, zuzendaritzak eta konkurtso-administratzaileak akordio bat sinatu zuten atzo, astelehena, ontziolako 180 langileri eragiten dien aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea beste lau hilabetez luzatzeko. Enplegu gabetze horrek, gainera, % 15eko murrizketa izango du langileen soldatetan eta 2018ko lehen lau hilabeteetan gauzatuko da.

Tarte horretan, bankuekin finantzatzeko laguntza lortzea espero dute, baita Sestaoko ontziolan bi ontzi eraikitzen ari den Herbehereetako armadorearekin ere.

Azken asteotan negoziatu dute akordio hori sindikatuek, baina orain Bilboko merkataritza-arloko epaitegiak onartu behar du, bera baita Sestaoko Naval enpresaren jarduera ekonomikoa ikuskatzen duena.

Enpresa batzordeko idazkariak Radio Euskadiri jakinarazi dionez, armadorea prest egongo legoke ontzi bietatik bat Sestaon bukatzeko eta bestea, berriz, Santanderrera eramatea bertan amaitzeko.

Naval ontziolako zuzendaritzak Living Stone itsasontzia ontziolatik kanpo bukatzeko proposamena egin zien irailean langileei, urte amaierara arte soldatak ordaindu eta lan erregulazioa indarrean den bitartean prestazioak osatzearen truke.

Hemendik aurrera, berriz, enplegu-erregulazioko espedientearen baldintzak aldatuko lirateke, eta enpresak langileen langabeziazko hartukizunak soldataren % 85eraino baino ez lituzke ordainduko.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X