Araban % 13 egin du gora bilketak 2017an, eta zifra 'historikoa' lortu dute
Arabako Foru Ogasunak 2.303 milioi euroko diru-sarrerekin amaitu zuen 2017ko diru-bilketa, 2016an baino % 13 gehiago lortuta, eta Finantzen Euskal Kontseiluak urrian egindako aurreikuspenak hobetu ditu (1,33 puntu, hain zuzen).
Ramiro Gonzalez (EAJ) Arabako ahaldun nagusiak prentsaurrekoa eman du asteazken honetan diru-bilketaren balantzea egiteko, eta bertan nabarmendu duenez, zerga guztiak "modu homogeneoan hazi dira", zifra "historikoak" lortzeraino, 2007an, krisia baino lehen, Foru Ogasunak bildutako maximoa gaindituta.
"Diru-bilketa bikainaren aurrean gaude, eta krisia baino lehenagoko zifrak gainditu ditu, 2.205 milioi euro lortu baitziren orduan", azpimarratu du Gonzalezek, 2017ko datuak 2007koekin alderatuta.
Ahaldun nagusiaren esanetan, Sozietateen gaineko Zergak izan du "pisu handiena", "guztiaren % 9,3" jaso baita horrela (bildutako guztiaren % 8,2 jaso zuten horren bidez 2016an). 2017an 146,6 milioi euro bildu dira horren bidez, eta 122,9 bildu ziren aurreko ekitaldian; % 19,2 hazi da, beraz.
Bestalde, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bidez bildutakoaren % 7,3 jaso dute (aurrekoan baino 54,5 milioi euro gehiago), lan-atxikipenen bidez 767 milioi euro lortu baitira (731,7 milioi 2016an). Profesionalen eta autonomoen ordainketa zatikatua % 8 igo da; beraz, "historiako zifrarik altuenak izan dira, lan merkatuaren bilakaerari esker, bai lan egiten duten pertsonetan baita soldatetan ere".
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.