Lan eskaintza publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

8.661 lagunek eman dute izena Osakidetzaren LEPean inskribatzeko lehen egunean

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena. Azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. Artxiboko argazkia: Irekia
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoa. Artxiboko argazkia: Irekia

Euskal Osasun Zerbitzuak atzo, ostirala, ireki zuen 2016-2017 ekitaldiko Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoan (LEP) izena emateko epea. Eta 8.661 lagunek eman dute izena lehen egunean.

Interesdunek hilabeteko epea (martxoaren 16ra arte) dute izena emateko Osakidetzaren webgunean.

Erizaintza, Erizaintza laguntzailea, Administrazia eta Zeladore kategoria profesionaleetan eman dute gehienek izena.

Hemen daukazue LEPan izena emateko dokumentua.

Bestalde, badaude lan eskaintza publikoan jasotako lanbide kategorien oinarri bereziak, baita haietako bakoitzari dagokion gai zerrenda ere.

Gainerako kategorietako hautaproben deialdia datorren astean argitaratuko dute.

Guztira, 3.335 lanpostu eskainiko dituzte, ia lanbide kategoria eta espezialitate mediko guztietakoak, eta azterketak maiatza eta ekaina artean egingo dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X