'Txiki' Muñoz: 'Grebarik gabe ez da posible ELA eta LABen arteko elkarlana'
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak LABi ohartarazi dio "grebarik egin gabe" ez dela posible bi sindikatuen arteko elkarlan estrategikoa.
Bere blogean argitaratutako artikulu batean, gogor kritikatu du LAB sindikatua, hezkuntza publikoko hiru sektoretan Eusko Jaurlaritzarekin akordioetara iristeagatik eta, ondorioz, greba-deialdia bertan behera uzteagatik.
"LABek ezin du erabaki hori justifikatu, akordioak oso txarrak direlako. Sinatzeko eman duen azalpen bakarra oso kezkagarria da: 'lehen indarra gara sektore horietan eta horrek eskatzen duen ardura politikoaz jokatzea erabaki dugu'. LABek gehiengoa duen tokietan 'arduraz jokatzeak' esan nahi du ez dela grebarik izango", adierazi du.
"Sektore oso feminizatuak dira (lantaldearen % 90tik gora emakumezkoak dira) eta, hain zuzen ere horregatik, hezkuntza publikoko zentro prekarioenak dira. Sukaldean eta Garbiketan behin-behinekotasuna % 64koa da, Heziketa Berezian % 58koa eta Haurreskoletan % 41ekoa", azaldu du Muñozek.
"Ehunka lanpostu galdu dira; lan-kargak gora egin du; eta soldatak hezkuntza publikoko batezbestekoa baino % 12-35 baxuagoak dira. LABek, CCOOk eta UGTk sinatu dituzten akordioek ez dute horietako ezer konponduko; alderantziz, arazo horiek betikotu egingo dituzte. LABek badaki horrela dela, baina berdin izan zaio", salatu du.
Eusko Jaularitzak LABen erabakia begi onez hartu duela eta, Muñozek ondokoa esan du: "Nola ez! Gobernuek eta patronalek sindikalismo 'arduratsua' beti da baloratzen dute positiboki".
"Eta horrek asko kezkatzen gaitu; izan ere, LABen helburua desmobilizazioa bada, bi sindikatuen arteko ekintza estrategikoa ez da posible", ohartarazi du.
Gauzak horrela, ELAk hezkuntza publikoan mobilizazioak mantentzearen alde lan egingo duela berretsi du, "hori baita modu bakarra gobernua mugiarazteko, murrizketak amaitzeko eta prekarietatea bukatzeko".
"Sindikalismo erreibindikatzaileak ekintza erreibindikatzaileak behar ditu. Bide horretan elkar topatuko gara, baina hortik kanpo ez", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.