KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Paluzie: 'Parlamentak ez du jarraitu ANCk onartutako bide-orria'

ANC elkartearen presidente izendatu berriak esan duenez, Kataluniako herritarrek 'ekintza zuzenagoak eta bideratuagoak' nahi dituzte.
Elisenda Paluzie (eskuinean), atzo, ANCko presidente izendatu ondoren. Argazkia: EFE.
Elisenda Paluzie (eskuinean), atzo, ANCko presidente izendatu ondoren. Argazkia: EFE.

Kataluniako alderdi independentistak ANCk onartutako bide-orritik urruntzen ari direla esan du  Elisenda Paluzie ANC elkarteko presidenteak.  "Parlamenta ez doa ez ANCko bazkideek onartutako bide-orriaren norabidean, ezta hauteskunde kanpainan alderdiek agindutakoaren bidean ere", esan du.

Catalunya Radion egin ditu adierazpenok Paluziek.  Abenduaren 21eko hauteskundeen ondoren alderdien egitekoa "Gobernu legitimoa" eratzea zela esan du, baina ez dutela egin gaineratu du.

Herritarrek Carles Puigdemont presidente aukeratu zutela, eta Parlamentak herriak erabakitakoa bozkatu beharko lukeela nabarmendu du.

"Epemugarik jarri gabe", Kataluniako Errepublika eratzearen aldeko apustuari eusten dio ANCk, egoera "oso konplexua" dela jakitun.

Estatuaren jarrerak eta espetxeratzeek ezin dutela prozesua baldintzatu adierazi du Paluziek. "Ezin dugu milimetro bakar bat ere atzera egin", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X