2018ko Estatuko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak 2018ko aurrekontuen proiektua onartu du

Datorren asteartean helduko da Kongresura tramitazioaren bideari ekiteko, EAJren bebesik gabe.
Iñigo Mendez de Vigo Ministroen Kontseilu osteko prentsaurrekoan.
Iñigo Mendez de Vigo Ministroen Kontseilu osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.

Espainiako Ministroen Kontseiluak Aurrekontu Orokorren lege-proiektua onartu du astearte honetan ezohiko saio batean.

Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak jakitera eman duenez, Aurrekontuek Espainiako Gobernuaren onespena jaso dute eta aurrekontuen proiektua datorren asteartean helduko da Kongresura tramitazioaren bideari ekiteko.

Ciudadanosekin akordioa lortu ondorengo aurrekontuak dira, baina ez dute aurrera ateratzeko nahikoa babesik.

Ildo horretan, Aitor Esteban EAJko Kongresuko bozeramileak iragarri duenez, EAJk ez ditu Aurrekontuak negoziatuko Katalunian 155. artikulua indarrean dagoen bitartean, "Estatuan salbuespenezko egoera" eragin baitu.

Era berean, Gobernuak artikuluaren "interpretazio erabat hedagarria" egin duela salatu du, eta horrek Kataluniako eta EAEko autogobernua arriskuan jartzen duela gaineratu du. Hori dela eta, Katalunian "egoera normalizatu artean" EAJ negoziaketetan sartuko ez dela iragarri du Estebanek.

Erretiro pentsio baxuenen igoera

Pentsiorik baxuenak eta alarguntzakoak igo egingo omen dituzte eta zerga jaitsierak izango omen dira errentarik baxuenetan.

Horrela, erretiro-pentsio baxuenak % 2 igoko dituzte. Igoera horrek 12 euro gehiago suposatzen du, hilean gutxieneko 640 euro kobratzen duen pentsiodunentzat. 10 euro inguru gehiago, gutxienek alargun pentsioa kobratzen dutenentzat.

Errenta aitorpenean ere kenkariak. 14000 euro baino gutxiagoko errentek ez dute ordaindu beharrik izango eta 14000 eta 18000 artekoak hilean 30 eta 60 euroko kenkari fiskalak izango dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin hasi dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordubete eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.

El coordinador general de Podemos Euskadi, Richar Vaquero, con cargos y representantes de su partido.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin

Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X