Gatazka hezkuntzan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irakasleen Mahaia, akordiotik oso hurbil

Gaurko bilera erabakigarria izan daiteke Hezkuntzako gatazkari amaiera jartzeko. ELA izan ezik, sindikatuak pozik irten ziren Jaurlaritzarekin izandako azken bileratik.
Hezkuntza publikoko irakasleen manifestazioa / EFE.
Hezkuntza publikoko irakasleen manifestazioa / EFE.

Irakasleen Mahaia bilduko da gaur, hirugarrenez hilabeteko epean, eta erabakigarria izan daiteke Hezkuntzan urtebete baino gehiago iraun duen gatazka amaitzeko. Eusko Jaurlaritza eta sindikatuak, ELA izan ezik, akordiotik oso hurbil daude.

Ordezkapenak maila eta kidego guztietan lehen egunetik egitea eta 500 plaza gehiago eskaintzea jasotzen du Eusko Jaurlaritzaren azken proposamenak, baita hezkuntza premia berezien indizea garatzeko proposamen zehatza ere.

Exekutiboaren neurriak afiliatuekin aztertu dituzte Steilas eta LAB sindikatuek azken egunotan, eta harremanak izan dituzte Hezkuntza sailarekin.

Hitzarmenerako oztopo nagusia 60 urte baino gehiagoko irakasleen lanaldi murrizketa da. Eusko Jaurlaritzak langile finkoentzat bakarrik proposatu du, eta horrek zatiketa ekarriko lukeela uste dute sindikatuek. LAB bereziki kritiko agertu da horrekin.

Azken bileratik, duela 10 egun, baikor irten ziren bi aldeak. Negoziazioetan aurrerapenak eta proposamen berriak atera zirela esan zuten Steilas, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek, eta ez zuten baztertu gaurko bileran akordioren bat adostea. ELAk, aldiz, mobilizatzen hastearen aldeko apustua egin zuen. Gaur argituko da hurbilketa horiek nahikoa izango diren akordioa adosteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X