Lan baldintzen inguruko aurreakordio bat sinatu dute sindikatuek eta Hezkuntza Sailak
Irakasleen lan baldintzen inguruko aurreakordio bat sinatu dute gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. ELAk, aldiz, ez du akordioa berretsi. Besteak beste, langileei egonkortasun handiagoa emateko, behin-behinekotasuna % 10 murrizteko eta bajak lehen egunetik aurrera estaltzeko konpromisoak adostu dituzte.
Akordioaren xehetasunak bi ordu eta erdiko bilera batean adostu dituzte gaur sindikatuek eta Hezkuntza Sailak, Gasteizen, negoziatzen hilabeteak eman ondoren. Aldeak pozik agertu dira, ELA izan ezik, aurreakordioak “gabezi handiak” dituela argudiatuta.
Gainerako sindikatuek, ostera, akordioa positibotzat jo dute, baina “abiapuntu” bat dela ohartarazi dute, irakasleen lan baldintzak behin betiko finkatzeko.
Lau bloke handitan bildu dituzte konpromisoak: enplegua, behin-behinekotasuna eta egonkortasuna; ordezkapenak; zentroetako langile kopurua eta irakasleen lan baldintzak.
Horrela, behin-behinekotasuna % 27tik % 17ra murrizteko eta 2.500 bitartekori egonkortasuna emateko helburuarekin zenbait neurri adostu dituzte; lan eskaintza publiko batek bete arte lanpostu bera izateko aukera, esaterako.
2020ra bitartean 5.000 lanpostuko lan eskaintza publikoa egiteko konpromisoa hartu du Hezkuntza Sailak.
Maila guztietan bajak lehen egunetik aurrera estaltzeko, 20 ikasle baino gehiago dituzten hiru urteko ikasgeletan langile kopurua areagotzeko eta adinaren arabera eskola-orduak murrizteko konpromisoa hartu dute sinatzaileek.
Era berean, egoera okerrenean dauden 140 ikastetxeetan irakasle gehiago jarriko dituzte lanean, zentroetako emaitza akademikoak, familien indize sozioekonomikoa, errepikatzaileen kopurua eta irakasleen egonkortasuna kontuan hartuz, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak azaldu duenez.
Hezkuntza Mahaia bildu ondoren, “akordio ona” aintzat hartu du sailburuak, “irakasleen baldintzak hobetzen dituelako eta hezkuntza sistema guztiari mesede egingo diolako”.
“Elkarrizketa posible zela demostratu dugu”, zoriondu da Uriarte. “Kostata, baina merezi izan du”, gaineratu du.
Gaur sinatutako akordioaren atzean “lan handia” dagoela azpimarratu du Olatz Garamendi sailburuordeak, “azken minutura arte eztabaidatu” dutelako.
Aitor Idigoras Steilaseko ordezkariaren hitzetan, “aurreakordio garrantzitsua da, etorkizuneko negoziazioei begira bidea markatzen duelako”. Hala ere, “adostu gabe geratu diren hutsune guztiak jaso beharko dituen akordio orokor bat lortu behar dugu”, gogorarazi du.
Aitor Nuñezen (LAB) ahotan, gaur sinatutako testua “hitzarmen berriak negoziatzeko abiapuntu bat da”. Irakasleek egindako mobilizazio esker posible izan dela nabarmendu du Nuñezek.
Pablo Garcia de Vicuña (CCOO) ohartarazi duenez, “hau hasi baino ez da egin”; izan ere, aldarrikapen asko ez daude akordioan “% 100ean” jasota.
Joseba Ander Munoz UGTko ordezkariak nabarmendu duenez, “zintzilik geratu diren gaiak mahai gainean jarri behar dira orain”. “Akordio oinarriak” langileen ordezkaritzaren % 80k babestu duela goraipatu du Muñozek.
Bestalde, “aurreakordioak edukiak lotu gabe” utzi dituela kritikatu du ELAk, etorkizuneko bileretan aztertzeko asmoarekin. “Gabezia garrantzitsuak” salatu ditu sindikatu abertzaleak. “Bajak lehen egunetik ez dira bermatzen, galdu den erosteko ahalmena berreskuratzeko neurririk ez da aurreikusten eta erretiro hobaria ez da aipatzen”, azaldu du Miren Zubizarreta ordezkariak.

Miren Zubizarreta ELAko ordezkaria. Argazkia: EFE
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.