Urkulluk 'egonkortasun' instituzionala defendatu du inbertsioari eutsi ahal izateko
Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu duenez, "egonkortasun instituzionalak inbertsioari eusten eta ekonomia produktiboa babesten laguntzen du".
BEC-en egunotan egin behar duten Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 30. edizioa inauguratu du lehendakariak. Bertan adierazi duenez, "egonkortasuna, partekatutako estrategia eta sektore publiko zein pribatuaren lankidetza gako dira hazkunde ekonomikoari eusteko eta kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko".
Urkulluren hitzetan, Biurtekoa hazkunde ekonomiko orokorraren unean iritsi dela, bereziki industriari eta makina-erremintaren sektoreari dagokienez. Era berean, azpimarratu du industriaren pisua ekonomian % 24,2ra iritsi berri dela, eta asmoa duela 2020. urtean haren ekarpena % 25etik gorakoa izateko helburuari eusteko. "Sektore hau protagonista da berrikuntzan eta nazioartekotzean, eta giza baliabideen trebakuntza profesional, teknologiko eta digitalean. Gure ahalmen esportatzailearen eta merkatu globaleko presentziaren erreferentea da", adierazi du.
Lehendakariak azaldu duenez, makina-erremintaren sektorean berrikuntzan munduko erreferente izatea du helburu Euskadik. Bide horretan teknologiaren, digitalizazioaren eta "4.0 industriaren" aldeko apustua egin behar dela azpimarratu du. Gainera, nabarmendu du 4.0 industrian makinek hartzen duten protagonismoa gorabehera, lidergoa "ondo prestatutako eta kualifikatutako pertsonei" esker lortzen dela bakarrik.

Urkullu eta Tapia, euskal erakundeetako beste ordezkari batzuekin. Argazkia: EFE
"Egonkortasuna, estrategia eta lankidetza oinarrizkoak dira ekonomia hazteko eta kalitatezko enplegua sortzeko joerari eusteko. Hori da lortu nahi dugun eta horregatik egiten dugu lan elkarrekin", esan du Urkullu lehendakariak amaitzeko.
Ekainaren 1era arte, 21 herrialdeetatik etorritako 1.751 enpresak euren produktu eta makinak erakutsiko dituzte Barakaldoko erakustazokan.
Zure interesekoa izan daiteke
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.
Europako Banku Zentralak euro-billete berrietarako aurrez hautatutako diseinuak aurkeztu ditu
Diseinu berriari buruzko behin betiko erabakia urte amaieran hartzea aurreikusten du Gobernu Kontseiluak. Orduan hasiko dira billeteen garapena eta ekoizpena, baina urte batzuk igaro beharko dira herritarren artean zabaldu arte.
Repsolek 2.201 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen seihilekoan
Energia-konpainiak irabazi gehiago izan ditu, neurri batean, bere biltegietan zituen petrolio eta produktu finduen balioa handitu delako. Petrolioaren prezioa igo denez, konpainiak aurretik erositako edo gordetako produktu horiek gehiago balio dute orain. Horrek 823 milioi euroko eragin positiboa izan du emaitzetan.
Mercedes-Benzek tenperatura altuekiko duen jarrerak langileen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek
Sindikatuek tenperatura altuetarako protokolo bat eskatu dute. Kritikatu dutenez, enpresak "ez du nahikoa neurri hartzen" beroagatiko alerta-egunetan "pertsonentzako ingurumen-baldintza egokiak ziurtatzeko".
EBZk interes-tasak % 2,25ean mantenduko ditu, inflazioak ekainean behera egin ostean
Finantzaketa-eragiketa nagusien tasak (% 2,4) eta kreditu-erraztasun marjinala (% 2,65) ere aldatu gabe utzi ditu.
702.000 aitorpen eginda eta 664 milioi itzulita, Bizkaiak errenta kanpaina itxi du
Bizkaiko datuak bilduta, amaitu dira EAEko aurtengo kanpainak. Azken zerga-erreforman jasotako neurri eta kenkari berriak aurrenekoz aplikatu dira, eta horiek zergadunei mesede egin dietela nabarmendu dute hiru aldundiek.