BIDESARIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabarrek gutxiago ordainduko dute AP-1 eta AP-68 autobideak erabiltzeagatik

Uztailetik aurrera tarifa finkoa ordainduko dute AP-1 autobideko Arabako erabiltzaileek. AP-68 autobidearen kasuan, Arabako Diputazioak hobariak handituko ditu.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

Arabako Foru Aldundiak tarifa finkoa ezarriko du uztailetik aurrera AP-1 autobidea erabiltzen duten arabarren artean. Aldi berean, hobariak areagotuko ditu AP-68 autobidearen ohiko erabiltzaileentzat.

AP-1 autobideari dagokionez, Etxebarri-Ipiña eta Eskoriatza arteko bidea egiten dutenak 157 euro ordaintzetik 15 euro ordaintzera igaroko dira. AP-1 autobidearen ibilbide osoa (Etxebarri-Ipiña eta Maltzaga) egiten dutenek, ostera, 300 euro beharrean 75 euro ordainduko dute. Gaur egun, hobaria % 50ekoa da eta Arabako zatiari bakarrik eragiten dio.

AP-68 autobidearen kasuan ere hobarien sistema aldatu egingo da. Kasu honetan, diru-laguntza bidesariaren % 60koa izango da, beti ere, 15 bidaia edo gehiago egiten dituztenentzat. Gaur egun, hobaria % 50ekoa da hilean 25 bidaia edo gehiago egiten dituztenentzat.

Deskontu sistema horien onurak jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da Araban bizitze eta teleordainketa sistema izatea.

Neurri horiek uztailaren 1ean sartuko dira indarrean, eta Foru Gobernuak eta PPk Aurrekontuen gainean lorturiko akordioaren ondorio dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X