Erreakzio alergikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Liztorren eztenkadek langile bat konorterik gabe utzi dute Santsolen

Gertakaria 10:00ak aldera jazo da. 55 urteko gizona Lizarrako Garcia Orkoien ospitalera eraman dute anbulantzian.
55 urteko gizona teilatuan. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
55 urteko gizona teilatuan. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

55 urteko gizon bat konorterik gabe erreskatatu dute suhiltzaileek. Antza denez, teilatua konpontzen ari zen, eta liztorrek eraso egin diote.

Nafarroako gobernuko iturriek baieztatu dutenez, gertakaria 10:00ak aldera jazo da Santsolen. Lizarrako suhiltzaileak bertaratu dira.

Suhiltzaileek gizona konorterik gabe topatu dute teilatuan. Dirudienez, liztorren eztenkadek erreakzio alergikoa eragin diote. Lizarrako Garcia Orkoien ospitalera eraman dute anbulantzian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X