Gizarte Ongizaterako Arabako Enplegu Publikoaren Eskaintza, Azaroaren 24an
Azaroaren 24an izango da Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko (GOFE) 2017ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren deialdiko lehenengo proba, Arabako Foru Aldundiak ostegun honetan jakitera eman duenez
Oposizio horretan, Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzu Sailaren menpeko foru erakundeak 187 funtzionario lanpostu aterako ditu lehiaketara; horietako 159 erizain laguntzaile lanpostuak izango dira eta gainerako 58ak erizain lanpostuak. Guztira 3.362 pertsona daude enplegu publikorako eskaintzan onartutakoen behin-behineko zerrendan.
Erizain laguntzaile kategorian pertsona kopuru handia onartu denez gero, guztira 2.571, azterketak aldi berean egingo dira Europa jauregian eta Baskonia Kirol Hirian (BAKH). Bestalde, erizain lanpostura, guztira, 791 pertsona aurkeztu dira, eta Europa jauregian egingo dute proba.
Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatu Marian Olabarrietak oposizio hauetan izena eman duten pertsona kopurua nabarmendu du, eta haren esanetan, 2016ko EPEn bezala horrenbeste pertsonak izena emateak "erakusten du Arabako herritarrek GOFEk egindako enplegu publikorako eskaintzekiko interesa dutela".
Gizarte Zerbitzuen titularrak gogorarazi du Arabako Foru Aldundiak agintaldi honetan GOFEn abiarazi duen bigarren EPE dela hau, oposiziorik egin gabe hamar urte baino gehiago igaro eta gero.
Enplegu publikoaren lehenengo eskaintzaren deialdia 2016. urtearen bukaeran onetsi zen; 80 plaza eskaini ziren, eta bukatzear dago hautaketa aldia. Deialdi hauekin, GOFEk 267 plaza eskaini ditu lehiaketan azken bi urteotan.
Horiek horrela, Marian Olabarrietak iragarri du Arabako Foru Aldundiak asmoa duela "urtearen hirugarren hiruhilekoan" legegintzaldi honetako GOFEren hirugarren Enplegu Eskaintza Publikorako deialdia egiteko.
Lehenengo probako bi ariketak batera
Azaroaren 24an egingo diren azterketetan batera egingo dira bi kategorietan oposizio faseko lehen probako lehenengo eta bigarren ariketa, eta test erako galdetegiak izango dira. Lehenengo ariketa lanpostuen titulazio taldearen eduki komunen azterketa izango da eta, bigarrena, aldiz, kategoria bakoitzeko berariazko edukiei buruzkoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidos: Trumpen muga-zergek bultzatutako krisiaren gakoak
Konpainiak produkzioaren % 40 galdu du, bere merkatu nagusia (% 45eko kuota) AEB baita. Txerra Molinuevo Amurrioko alkatea zuhur bezain kezkatuta agertu da, "Tubos Reunidos motor ekonomikoa baita eskualde osoan".
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.
32 urteko langile bat hil da Zumaiako enpresa batean, pieza handi batek jota
Estaños Matiena enpresan jazo da ezbeharra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa horrek hainbat salaketa zituen prebentzio-araudia ez betetzeagatik, sindikatuak salatu duenez.
UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek akordioa sinatu dute Arabako garbiketa-hitzarmenerako
ELA eta LAB sindikatuek, aldiz, baztertu egin dute aurreakordioa, "amore ematea" delakoan, eta "atzerakada nabarmena" dakarrela iritzita. Uste dute "langileak erosteko ahalmena galtzeko arriskuan" egongo direla, "azken bost urteetan gertatu den bezala".
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan
Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.
EAEn batez besteko soldata % 3,6 haziko da 2026an, KPIaren gainetik beste urte batez
LKS Nextek egindako ikerketa baten arabera, profil profesional teknikoak, industrialak, digitalak eta AAri eta datuen analisiari lotutakoak dira gehien behar direnak.
KPIa bost hamarren moteldu da espainiar estatuan urtarrilean, % 2,4raino
Hiru hilabetez jarraian jaitsi da KPIa, 2025eko urrian azken 16 hilabeteetan izandako igoerarik handiena ( % 3,1) jasan ostean.
Lanbide arteko gutxieneko soldata % 3,1 igotzea adostu du Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin
CEOE eta Cepyme patronalek ez dute igoera babestu. Lanbide arteko gutxieneko soldata hilean 1.221 eurokoa izango da (14 paga), 518 euro gehiago urtean, eta neurriak atzerako eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Traktoreak kalera atera dira gaur Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, EBren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka
Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartu dira 10:00etan, Gasteizen 10:30ean irten dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.
Jose Antonio Jainagak Talgoren presidentetza hartu du Carlos Palacio ordezkatuta
Enpresaria Arabako konpainiako aholkularia zen euskal partzuergoak erosi zuenetik.