Eusko Legebiltzarrak ez du izapidetuko gutxieneko pentsioa Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin berdintzea eskatzen duen herri-ekimena
Eusko Jaurlaritzaren jarreraren arrazoi nagusietako bat da pentsioak jasotzen dituztenentzako babesa dagoeneko integratuta dagoela egungo sisteman. Ekimenak 145.000 sinadura baino gehiagoren babesa du.
Hainbat pentsionista, sinadurak batzen. Argazkia: Europa Press
Eusko Legebiltzarrak ez du izapidetuko gutxieneko pentsioak Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin (LGS) parekatzea eskatzen duen Legegintzarako herri-ekimena. Ekimenak 145.000 sinadura baino gehiagoren babesa du.
Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak astearte honetan. Adierazi duenez, ez omen da beharrezkoa, “Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren koherentziaren aurkakoa” omen da.
Eusko Jaurlaritzaren jarreraren arrazoi nagusietako bat da pentsioak jasotzen dituztenentzako babesa dagoeneko integratuta omen dagoela egungo sisteman.
Jarrera horrekin, Eusko Legebiltzarrak baztertu egingo du ekimena aintzat hartzea eta izapidetzea, Jaurlaritza sostengatzen duten taldeek, EAJk eta PSE-EEk, gehiengo nahikoa baitute erabaki hori Legebiltzarrean babesteko.
Legegintzarako herri-ekimenak pentsioak osatzeko euskal sistema sortzea eskatzen du, Euskadin bizi diren eta erroldatuta dauden 60 urtetik gorako pentsiodun guztiek gutxieneko diru-sarrerak eta LGSa erabat pareka daitezen bermatzeko. 2025ean, ezarritako gutxieneko soldata 1.184 euro gordinekoa da, 14 ordainsaritan banatuta.
Jaurlaritzaren ustez, herri-ekimena ez dator bat indarrean dagoen araudiarekin, ezta gizarte-babeseko euskal ereduaren iraunkortasun-, ekitate- eta koherentzia-printzipioekin ere, eta proposamenak ez ditu betetzen Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduan aurrekontu-kredituak handitzea dakarten ekimenei buruz ezarritako baldintzak.
EH Bilduren ustez, Eusko Jaurlaritzaren irizpidea "akats larria" da, eta herri-ekimena babestu duten pertsona guztiak "mespretxatzen" ditu. Era berean, adierazi du urte politikoari ekin diola "hainbeste aipatzen den gobernantza kooperatibo eta parte-hartzailearen ereduari kontra eginda".
Bestalde, ELA sindikatuak "adarjotzetzat" jo ditu Eusko Jaurlaritzak proposamena atzera botatzeko dituen arrazoiak, besteak beste, egungo Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren aurrean "beharrezkoa ez" dela dioena. Gainera, adierazi du ekimenak gizonen eta emakumeen arteko pentsio-arrakala murriztuko lukeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela azaldu ondoren. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko ere baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak marko komun hori handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, Gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.