BetiOn arreta zerbitzuak langileen aurkako erasoak eta babes falta salatu ditu
Sindikatuek beharginen osasunarekin "ez jolasteko" eskatu diete enpresari eta Eusko Jaurlaritzari, eta protesta elkarretaratzea deitu dute irailaren 9rako.
Protesta bateko irudia. Artxiboko argazkia.
BetiOn arreta zerbitzuko zentroarteko batzordeak (ESK, LAB, ELA eta UGT sindikatuek osatua) salatu du hiru langilek erasoak jasan dituztela azken bi hilabeteotan, bai zerbitzuaren erabiltzaileen aldetik, bai eta horrekin zerikusirik ez duten zenbait lagunen aldetik ere.
Sindikatuek ohar bidez salatu dutenez, egoera horien aurrean enpresak ez du protokolorik aktibatu, eta pertsona horiek "babesik gabe" utzi ditu.
Batzordeak zehaztu du hiru langile horiek irain matxistak eta jazarpena pairatu dituztela.
Gaineratu dute, bestalde, enpresak eta zerbitzuaren arduradunak, hots, Eusko Jaurlaritzak, ez dietela erasotzaileei zerbitzuan baja eman.
Horregatik guztiagatik, langilearen osasunarekin "ez jolasteko" galdegin diete konpainiari eta Jaurlaritzari, eta elkarretaratzea deitu dute, irailaren 9rako.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela