Maderas de Llodiok langileen batzordeari adierazi dio kaleratze kolektiboa ezartzekotan daudela
LAB sindikatuak adierazi duenez, datorren asteartean, hilak 9, bilera bat dute enpresaren zuzendaritzarekin, baina batzordeak eskatu du kaleratze kolektiboaren prozedura berehala bertan behera utz dezaten. Momentuz, ez dakite 151 langileetako zenbati eragingo liokeen neurriak.
Maderas de Llodio, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
Maderas de Llodio enpresak kaleratze kolektiboko prozedura bat hasteko asmoa duela jakinarazi dio langileen batzordeari, eta horrek "langileen gaitzespena eta kezka" eragin ditu.
LAB sindikatuak jakinarazi du oraingoz ez dutela xehetasun gehiagorik: 151 langile ditu enpresak, eta ez dakite zenbati eragin diezaiokeen neurriak.
Batzordeak ohar bidez jakinarazi duenez, astelehenean jakinarazi zitzaien kaleratze kolektibo hori egiteko aukera zutela, eta beste neurri batzuk hartzea aurreikusi zuten, "enpresako plantillan ezegonkortasuna eragin zezaketenak, baina ezer zehaztu gabe".
"Hori oso larria da, uztailaren amaieran hitzarmena negoziatzeko prozesu betean geunden eta", adierazi du batzordeak, eta"elkarrizketa-dinamika hausten duen alde bakarreko neurria" salatu du.
Iturriak adierazi duenez, datorren asteartean, hilak 9, beste bilera bat dute enpresaren zuzendaritzarekin, baina batzordeak kaleratze kolektiboaren prozedura berehala etetea eskatu du, eta hitzarmenaren negoziazioei berehala berrekitea eskatuko du, plantillaren lan-etorkizuna ardatz hartuta.
Hurrengo egunetan langileen batzarra deituko dute neurri horri erantzuna emateko eta langileak jakinaren gainean egoteko, batzordeak iragarri duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Dieselaren deskontua 20 zentimora igo da litroko, eta gasolinarena 5 zentimora jaitsi da
Gasolioari aplikatutako beherapen fiskala bikoiztu egin da gaurtik aurrera, eta gasolinarena, berriz, erdira murriztu da.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du eremu publikoak ez duela "gidatu" behar gai honetan, enpresei "lagundu" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino negoziako elkarrizketen ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori erango die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.
Asteartean jarriko da indarrean dieselaren prezioaren gaineko 20 zentimoko beherapena
Orain arte litroko 10 zentimo merkatzen zen. Erregaiaren garestitzeari aurre egitea da neurriaren helburua, uztailean % 15,7koa izan baita.
Aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetako izango da
Laneko itzulerarekin batera, Euskal Herriko familiek beste errealitate bati egin behar diote aurre. Izan ere, aurtengo iraileko aldapa azken urteetako gogorrenetakoa izango da. Horren erakusle, inflazioa, %4,3an kokatu da, 2023ko otsailetik ikusi gabeko zifra..
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.