Turisten kopuruak gora egin du berriro Euskadin
Estatuko gainerako autonomia erkidegoetan turismoak izan duen beherakadari izkin eginez, Euskadin turista kopuruak gora egin du berriro; hain zuzen ere, % 6,6ko gorakada izan du turismoak abuztuan, eta % 4,6koa urteko lehenengo zortzi hilabeteetan.
Alfredo Retortillo Turismo sailburuak udako turismoaren balantzeak utzitako datuak eman ditu ezagutzera gaur, Eustat Euskal Estatistika Erakundearen txostenean oinarrituta.
Abuztuan, guztira, 377.745 lagunek egin zuten lo Euskadiko hotel eta landetxeetan, iaz baino % 6,1 gehiagok. Turisten kopurua are altuagoa da, Eustatek ez dituelako kontuan hartzen aterpetxeetan edo kanpinetan lo egiten duten bisitariak, ezta egun-pasa datozenak ere.
"Euskadin turismoaren bilakaera goraka doa, Estatuko beste zenbait autonomia erkidegoetan ez bezala. Hondartza turismoan oinarrituta ez egoteak laguntzen du horretan, Mediterraneoan kokatutako Egipto eta Tunisia bezalako herrialde arrakastatsuekin lehiatu beharrik ez duelako", nabarmendu du Retortillok.
Oraindik ere, nazioarteko turismoak ematen dio indarra Euskadiko turismoari. Esan bezala, % 6,6ko igoera izan du abuztuan. Hilabete horretan Estatuko beste toki batzuetatik iritsitako bisitarien kopurua ere hazi egin da, baita Euskadi barruko turisten bisitak ere.
Nolanahi dela, lurralde batetik bestera ezberdin hazi da turisten kopurua: Bizkaiak 10.350 pertsona gehiago hartu ditu (% 6 gehiago), Gipuzkoa 11.177 lagun gehiagoren bisita izan du (% 8,2ko hazkundea) eta Araban iaz baino 169 bisitari gehiago izan dira (% 0,3ko igoera).
Urteko datuen arabera, urtarriletik abuztura 2,1 milioi turista egon dira Euskadin, betiere, hoteletako eta landetxeetako datuei soilik erreparatuta. Horrek esan nahi du iaz baino 100.000 turista gehiago izan direla; % 4,6ko hazkundea izan da, beraz.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.