552.875 pentsio izan dira irailean EAEn, 2017an baino % 1,3 gehiago
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 552.875 pentsio izan dira irailean, hau da, aurreko urteko irailean baino % 1,3 gehiago. Bestalde, batez besteko pentsioa 1.189,95 eurokoa izan da, iazko hilabete berean baino % 3,8 handiagoa.
Horrela, Estatuko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak astelehen honetan jakinarazi dituen datuen arabera, EAEko pentsioak Estatuko altuenak dira, eta Asturiaskoak (1.129 euro) eta Madrilgoak (1.128 euro) daude zerrenda horretan jarraian.
EAEko pentsiodunak Estatu osoko pentsioen % 5,7 dira. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Bizkaian 289.194 pentsio eman dituzte irailaren 1ean (aurreko urteko hilabete berean baino % 1,1 gehiago); Gipuzkoan, 187.518 (% 1,4 gehiago); eta Araban, 76.163 (% 2,1 gehiago).
Pentsioen batez besteko kopuruari dagokionez, Araban batez beste 1.210 euro jaso dituzte pentsiodunek; Bizkaian, 1.200 euro; eta, Gipuzkoan, 1.164.
552.875 pentsioen artean erretiro-pentsioak dira nagusi: 356.734 daude eta, batez beste, 1.361 eurokoak dira. Jarraian, alarguntza-pentsioak daude, 135.355 ordaindu baitituzte; batez beste, 818 euroko jaso dituzte horien hartzaileek irailean.
Bestalde, ezintasun iraunkorra duten 42.892 pertsonak jaso dute pentsioa irailean; batez beste, 1.222 euro jasotzen dituzte hilean. Azkenik, 15.564 umezurtz-pentsio eman dituzte irailean Euskadin (465 eurokoak, batez beste), eta senideen aldeko 2.330 eman dituzte (688 eurokoak, batez beste).
Nafarroan
Nafarroako Foru Erkidegoan, berriz, 135.309 pentsio ordaindu dira irailean, 2017ko hilabete berean baino % 1,4 gehiago, eta, batez beste, 1.101 euro jaso ditu pentsiodun bakoitzak, % 3,8 hazi baitira.
Ordaindutako pentsio guztien artean, ezintasun iraunkorreko 10.892 pentsio ordaindu dituzte Nafarroan irailean; batez beste, 1.131,5 eurokoak izan dira.
Erretiro-pentsioei dagokienez, 90.130 izan dira (batez beste, 1.250,6 eurokoak), eta 29.636 alarguntza-pentsio (batez beste, 740,4 eurokoak).
Nafarroan, 4.242 umezurtz-pentsio izan dira (batez beste, 412,3 eurokoak), eta senideen aldeko 409 (batez beste, 602,8 eurokoak).
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.