EAEko ekonomia espero baino gehiago moteldu da
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinaren (BPG) urtebeteko tasa % 2,6 hazi da 2018ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago. Enpleguak, bere aldetik, % 2 egin du gora, aurreko hiru hilabeteetan baino hamarren bat gutxiago.
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) astearte honetan aurreratutako datuen arabera, aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta, BPGa % 0,5 hazi da, eta enplegua (lanaldi osoko lanpostuak), % 0,4.
Eskaintzaren aldetik, zerbitzuak eta eraikuntza sektoreek izandako jokabide onak eragin du, gehienbat, urte arteko eta 2018ko hirugarren hiruhilekoaren hazkundea. Horrek, neurri handi batean, orekatu egin du lehen sektorean eta industrian izandako moteltzea.
Ondorioz, 2018rako aurreikusitako 2,8ko hazkundea % 2,3ra murriztuko da 2019an, eta % 2koa izango da 2020an.
Datuok aztertu ostean, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak adierazi du EAEko ekonomia moteldu egin dela, baina datu horiek "alarmismorik gabe" aztertu behar direla gaineratu du, Eusko Jaurlaritzak "aurreikusitako egoera makroekonomikoaren barne" baitaude.
Zure interesekoa izan daiteke
2026rako pentsioen igoera onartu du Ministroen Kontseiluak, dekretu bakar batean
Kotizaziopeko pentsioak % 2,7 igoko dira, gutxienekoak % 7 baino gehiago, eta familia-kargak dituzten alarguntza-pentsioak, kotizazio gabekoak eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera % 11,4 igoko dira. Igoera horiek Errege Lege Dekretu batean jaso dira, eta azkenean "gizarte-ezkutua" deitutakotik bereizi da, Kongresuan onartu eta pentsiodunek erosteko ahalmena bermatu zezaten.
Erregai sintetikoak ekoizteko Petronorren instalazioa 2027an egongo da martxan, 170 milioiko inbertsioarekin
Instalazioan erregai sintetikoak sortuko dira, hala nola diesela, SAFa eta nafta, gasolinaren osagai nagusia. Urtean 2.000 tona ekoizteko moduko planta izango da. Erregai horiek kamioiak, itsasontziak eta hegazkinak hornitzeko erabili ahal izango dira.
Iñaki Lopez Gandasegui hil da, Aernovaren sortzailea
Bermeotarra jaiotzez, ingeniari industriala zen, eta aeroegituren enpresa ezaguna sortu zuen. 2025era arte enpresa horren presidentea izan zen.
Langabeziak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian: 108.140 langabe EAEn eta 29.614 Foru Erkidegoan
706 lagun gehiago daude langabezian Euskadin, eta 131 gehiago Nafarroan, abenduarekin alderatuta, nahiz eta bi erkidegoek urtearteko beherakadari eutsi dioten.
Hernani, Tolosa eta Lezo etxebizitza-eremu tentsionatu izendatu dituzte
Izendapen horiekin, Euskadin dagoeneko 14 udalerri daude tentsionatuen zerrendan, eta litekeena da laster Arrasate, Zestoa, Pasaia eta Basauri ere gehitzea.
Bi greba egun deitu dituzte Amurrioko Tubos Reunidosen
Amurrioko eta Trapagarango lantegietako beharginen batzordeak Bizkaiko egoitzan bildu dira, otsailaren 9an zuzendaritzarekin egingo den lehen bileraren aurretik jarrera bateratua finkatzeko. Negoziazio mahaiko ordezkaritza adostu dute, baina, lanuzteei dagokienez, Amurrioko plantan bakarrik egingo dira. Trapagarango langileek ez dituzte babestu grebak.
Urrearen eta zilarraren prezioak behera, pasa den astean markak hautsi ostean
Pasa den urtarrilaren 29an ezarri zuen urreak bere azken marka (5595,47 dolar), eta zilarrak ere bai (121,65 dolar).
Tubos Reunidoseko Amurrioko eta Trapagarango batzordeek bilera egingo dute gaur, EEEaren inguruan zer jarrera hartu erabakitzeko
Enplegu-erregulazio espedienteak bi lantokiri eragiten dien arren, enpresak espediente bakar gisa negoziatu nahi du. Horregatik, jarrera komun bat ezarri nahi dute bi batzordeek.
Tubos Reunidos: Trumpen muga-zergek bultzatutako krisiaren gakoak
Konpainiak produkzioaren % 40 galdu du, bere merkatu nagusia (% 45eko kuota) AEB baita. Txerra Molinuevo Amurrioko alkatea zuhur bezain kezkatuta agertu da, "Tubos Reunidos motor ekonomikoa baita eskualde osoan".
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.