Gizonezko langabeak emakumezkoak baino gehiago dira, lehen aldiz 2014tik
Susperraldi ekonomikoa hasi zenetik (2014) lehen aldiz, gizonezkoen langabezia-tasa (% 9,7) emakumezkoena (% 9,1) baino handiagoa da, 2018ko hirugarren hiruhilekoko Euskadi Lan Txostenaren arabera. Sara de la Rica EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko katedraduna buru duen ISEAK Fundazioak egin du txostena.
"Azken urtean enplegu erritmo nabarmena sortu da, eta emakumezkoa da nagusiki zerbitzuen sektorean; bertan, denbora osoko aldi baterako kontratazioa nagusitu da", azaldu du katedradunak.
Era berean, kronikotasunaren beherakada azpimarratu du De la Ricak. Euskadik 22.000 langabe gutxiago zenbatu ditu azken 12 hilabeteotan, eta horretan onuradun nagusiak iraupen luzeko langabeak izan dira; 17.000 pertsona, zehazki", esan du Sara de la Ricak. "Datu oso positiboa da, itxaropentsua", erantsi du.
Txostenaren arabera, nabarmen jaitsi da langabeen kopurua; lehen aldiz, 100.000 pertsonatik behera dago, eta Euskadiko helduen % 5,3ri eragiten dio. "Beherakada horrek, nagusiki, emakumeetan eta gazteetan du eragina", azaldu du Sara de la Ricak.
Enpleguaren gorakada emakumezkoei eragin die nagusiki
"Bereziki datu interesgarria da", EHUko irakaslearen esanetan, langabezia-tasa % 10etik jaistea (betiere krisia abiatu zenetik); % 9,42koa da orain.
"Beherakada horrek emakumezkoengan izan du batez ere eragina, eta horrek esan nahi du, susperraldia hasi zenetik, 2014tik, gizonezko langabeak (% 9,7) emakumezkoak (% 9,1) baino gehiago direla", nabarmendu du De la Ricak.
Datuak arloka aztertuta, zerbitzuen sektorea izan da enplegu hazkunde horren onuradun nagusia: 24.000 pertsona gehiago dago lanean; industriak, ordea, 8.000 okupatu gutxiago ditu.
Bada datu baikor gehiago: azken urtean, 17.000 enplegu berri sortu dira. De la Ricaren esanetan, "gazte enpleguan gorakada interesgarria izan da (25 urtetik beherakoetan); 4.600 pertsona gehiago dago beharrean, eta kopuru hori enpleguaren gorakada osoaren % 27 da".
Lanaldi osorako aldi baterako kontratuak dira hazi diren bakarrak. "Aurten 18.800 soldatako gehiago izan dira, eta, horien % 91k aldi baterako kontratua du. Bestalde, lanaldi partzialeko okupazioak behera egin du, 9.300 pertsona gutxiago dago egoera horretan; horrek erakusten du dinamismo handiagoa dagoela, eta lanordu gehiagoko lan kontratazioa behar duela", azaldu du katedradunak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.