BI ORDUKO LANUZTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laugarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan

Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die 07:30-09:30 eta 18:00-20:00 tarteetan. Halaber, beste lau greba egun daude deituta azaroan.
Bizkaibuseko erabiltzeak autobusera igotzeko ilara egiten
Bizkaibuseko erabiltzeak autobusera igotzeko ilara egiten. Argazkia: Iker Salgado

Laugarren lanuzte eguna dute gaur, osteguna, Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan. Ezkerraldea Meatzaldea Bus S.A. eta Pesalur S.A. enpresetako langile guztiak daude deituta lanuzteak egitera, eta greba deialdi horrek Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die. Guztira, sei orduz egingo dituzte lanuzteak, txanda bakoitzeko bi orduz: 07:30-09:30, 18:00-20:00 eta gaueko txandako lehen bi orduak.

Gainera, beste lau egunetarako ere deitu dute greba: azaroaren 19, 22, 26 eta 29rako. Bi enpresok Bizkaibusen 40 linea baino gehiagotan eskaintzen dute zerbitzua (200 bat autobus).

Lanuzteek 42.000 erabiltzaileri eragingo diete, eta gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira.

Joan den astean, lanuzteen lehen bi egunetan, grebaren jarraipena % 100ekoa izan zen, sindikatuen arabera. Gainera, neurri juridikoak iragarri dituzte, Jaurlaritzak ez dituelako agindutako gutxieneko zerbitzuak bete, horien esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Wu-chivite-irujo-hithium
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Arrakasta-historio bat" abian, Hithium Nafarroan ezartzeko iragarpenarekin 

Maria Chivitek, Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin eta multinazional txinatarreko zuzendariekin batera, atzo Madrilen egindako iragarpena formalizatu du, eta akordioa "zuhurtziaz" lantzen ari direla nabarmendu du, besteak beste, lantegia non kokatuko den erabakitzeke baitago oraindik. Edonola ere, Hithiumek Nafarroa aukeratu izana Nafarroako politikek energiarekin eta enpleguaren sorrerarekin duten apustuaren erakusle da, baita Hithiumek Europara hedatzeko duen nahiarena ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X