Bigarren lanuzte eguna, Bizkaibuseko hainbat lineatan
Bigarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibuseko hainbat lineatan. Ezkerraldea Meatzaldea Bus S.A. eta Pesalur S.A. enpresetako langile guztiak daude lanuzteak egitera deituta eta deialdi horrek Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die. Guztira, sei orduz egingo dituzte lanuzteak, txanda bakoitzeko bi orduz: 07:30-09:30, 18:00-20:00 eta gaueko txandako lehen bi orduak. Lanuzteek 42.000 erabiltzaile ingururi eragingo die eta gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira.
Asteartean, lanuzteen lehen egunean, grebaren jarraipena % 100ekoa izan zen, sindikatuen arabera. Hala ere, langileek ez dute beren eskakizunen inguruko erantzunik jaso enpresen aldetik. Halaber, ELAk aipaturiko enpresak salatu ditu Lan Ikuskaritzan, Eusko Jaurlaritzak agindutako gutxieneko zerbitzuak ez betetzeagatik.
Bi konpainia horietako enpresa batzordeek zortzi greba egun deitu dituzte azaroan Bizkaibuseko hainbat lineatan, 2017ko abenduaren 31tik iraungita dauden hitzarmen kolektiboen negoziazioetan aurrerapenik ez dagoelako.
Zehatz-mehatz esanda, txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak deitu dituzte gaurko: 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Halaber, gaueko txandako lehen bi orduetan ere egingo dute.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, beste garraiobiderik ez duten lineak eta ospitaleak helmuga dituzten lineak lehenetsiz. Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean dituzu zehaztuta.
Asteartekoaz eta gaurkoaz gain, beste sei egunetarako ere dago greba deituta: azaroaren 12, 15, 19, 22, 26 eta 29rako. Bi enpresok Bizkaibuseko 40 linea baino gehiagotan eskaintzen dute zerbitzua (200 bat autobus). Grebak 42.000 bidaiariri eragin diezaioke.
Enpresa batzordeak eta konpainiak urriaren 31n bildu ziren azkenekoz, baina ez zuten akordiorik lortu. Hala, mobilizazioak gogortzea erabaki dute sindikatuek enpreson "murrizketa politikak" salatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta aurrerapen teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.