Gerraren ondorioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argiaren prezioek, gora: azken urtebeteko mailarik altuenera heldu dira Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz

Iazko otsailetik ez zen eguneko batez besteko prezio altuagorik erregistratzen handizkako merkatu elektrikoan.

precio-luz-electricidad

Elektrizitatearen prezioa mailarik altuenera iritsi da urtebetean; artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media

Elektrizitatearen batez besteko prezioa handizkako merkatuan, pool deiturikoan, astearte honetan megawatt/ordua (MWh) 136,86 euro arte igoko da. Horrela, iazko otsailaren erdialdetik izandako mailarik altuenean izango da, Ekialde Hurbileko gatazka armatuak eragindako energia-prezioen tentsioak bultzatuta.

Zehazki, poolaren prezioa astearte honetan % 14,6 igoko da asteleheneko batez besteko preziotik (119 euro/MWh), Energiaren Merkatu Iberiarreko Operadoreak (OMIE) argitaratutako datuen arabera.

Orain urtebete ez da horren prezio altuan izan argindarra, 2025eko otsailaren 17tik; elektrizitatearen handizkako merkatuaren eguneroko batez besteko prezioa egun hartan 138,17 euro/MWh-ra arte heldu zen.

Astearte honetan zehar, beraz, gehieneko prezioa 250 euro/MWh-ra iritsiko da 21:00etatik 23:00etara. Gutxienekoa, berriz, 94,91 euro/MWh izango da 14:00etatik 15:00etara.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X