BI ORDUKO LANUZTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzerapenak Bizkaibuseko hainbat lineatan, hirugarren lanuzte egunean

Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die 07:30-09:30 eta 18:00-20:00 tarteetan. Halaber, beste bost greba egun daude deituta azaroan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Hirugarren lanuzte eguna, Bizkaibusen

Hirugarren lanuzte eguna dute gaur Bizkaibus zerbitzuko linea batzuetan. Ezkerraldea Meatzaldea Bus S.A. eta Pesalur S.A. enpresetako langile guztiak daude deituta lanuzteak egitera, eta greba deialdi horrek Ezkerraldean, Meatzaldean, Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian dabiltzan autobusei eragingo die. Guztira, sei orduz egingo dituzte lanuzteak, txanda bakoitzeko bi orduz: 07:30-09:30, 18:00-20:00 eta gaueko txandako lehen bi orduak. Lanuzteek 42.000 erabiltzaile ingururi eragingo diete, eta gutxieneko zerbitzuak % 30ekoak izango dira.

Lanuzteak eta euria tarteko, goizean goizetik atzerapenak izan dira. Sindikatu deitzaileen esanetan, langile gehienek bat egin dute lanuztearekin.

Joan den astean, lanuzteen lehen bi egunetan, grebaren jarraipena % 100ekoa izan zen, sindikatuen arabera. Azken horiek neurri juridikoak iragarri dituzte, salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzak ez dituelako agindutako gutxieneko zerbitzuak bete.

Bi konpainia horietako enpresa batzordeek zortzi greba egun deitu dituzte azaroan Bizkaibuseko hainbat lineatan, 2017ko abenduaren 31tik iraungita dauden hitzarmen kolektiboen negoziazioetan aurrerapenik ez dagoelako.

Zehatz-mehatz esanda, txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak deitu dituzte gaurko: 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara. Halaber, gaueko txandako lehen bi orduetan ere egingo dute lanuztea.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak % 30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, eta beste garraiobiderik ez duten lineak eta ospitaleak helmuga dituzten lineak lehenetsi dituzte. Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean dituzu zehaztuta.

Gainera, beste bost egunetarako ere deitu dute greba: azaroaren 15, 19, 22, 26 eta 29rako. Bi enpresok Bizkaibusen 40 linea baino gehiagotan eskaintzen dute zerbitzua (200 bat autobus). Grebak 42.000 bidaiariri eragingo die.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X