Soldaten pisua gero eta txikiagoa da ekonomian, ELAren esanetan
Mikel Noval ELAren Ikerketa arduradunak salatu duenez, euskal ekonomian soldatek duten pisuak behera egin du azken urteotan; izan ere, 2017an Barne Produktu Gordinaren % 47,39 izan dira, eta 2009an, aldiz, % 50,29. Novalek ohartarazi duenez, "gutxi batzuen irabaziek kalte egiten diote langile-klaseari", eta azpimarratu du "soldaten pisuak 2.000 milioiko beherakada izan duela, azken hamarkadan", Euskadin.
Datu hori, sindikatuaren iritziz, hurrengo arrazoien ondorioa da: erosteko ahalmenean murrizketa egon izatea, lan-eskubideek eta lan-baldintzek ere murrizketak pairatu izatea, eta enpleguak behera egin izatea.
Soldaten bilakaerari buruz hitz egiteko deitutako prentsaurrekoan, Bilbon, Novalek, ELAko kidea ere den Mikel Zabalzarekin batera, zehaztu du hainbat adierazle eta koefiziente daudela errentaren banaketa aztertzeko; ELAk, berriz, Eustaten estatistikak erabili ditu, lanaren eta kapitalaren errenten pisuaren bilakaera ikertzeko, Barne Produktu Gordina ere kontuan izanik.
Esan duenez, eta nahiz eta baliatutako informazioa "partziala" den, agerikoa da nola pilaketa kapitalistak errenten arteko aldeak handitzen dituen; ELAk nabarmendu du soldatak, 2009ko Barne Produktu Gordinean zuten pisuari eutsiko baliote, orain 2.000 milioi euro altuagoak izango liratekeela, EAEn. Hortaz, ondorioztatu dute "soldaten pisuak 2.000 milioiko beherakada izan duela, azken hamarkadan".
Novalek esan du 2017an, Euskadin, lan-errentak 34.986,7 milioi eurokoak izan zirela; datu horrek 2016koa hobetu zuen, % 3,5ean, baina ondorengoa ekarri zuen: soldaten pisuak, ekonomian, BPGren % 47,39raino egin zuela behera, hau da, azken urteotako mailarik baxuenera.
"Ez da bakarrik krisiaren ondorioa"
Azaldu dutenez, "krisiaren hasieraren ostean, hau da, 2009an, lanaren errentarako zihoan zatia % 50,29koa zen"; baina, urte horretatik aurrera, "beherako joera hartu zuen, 2017ko mailara iritsi arte".
Joera hori, krisiak areagotu badu ere, ez da bakarrik krisiaren ondorioa; izan ere, "kapitalismoaren dinamika horixe da; 1985etik, ordainketen pisuak behera eta behera egin du; urte hartan, Barne Produktu Gordinaren % 55,5 zen, 2017koa baino nabarmen handiagoa", esan du.
Laburbilduz, ELAk nabarmendu du hauxe: 2009an, errentari zegokion soldata-zatia kapital-errentenak baino ia 10 puntu handiagoa zela, baina, zortzi urteren buruan, aldea murriztu dela, eta egun ia % 5ekoa da. Noval eta Zabalaren iritziz, hainbat arlotan ezartzen dituzten politikek (Aurrekontuetan, neurri fiskaletan, lan-erreformetan eta negoziazio kolektiboan, adibidez) errenta modu gero eta bidegabeagoan banatzea eragiten dute, eta, hortaz, aldeak gero handiagoak izaten dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.
Osasun Ministerioak bi bilera egingo ditu aste honetan, medikuen grebari buruz hitz egiteko
Ostegunean greba batzordearekin bilduko da, mobilizazioak eragin dituzten gatazka-puntuak aztertzeko. Ondoren, ostiralean, egoeraren berri emango die autonomia-erkidegoei Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluan.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.