EAEko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuen negoziaketak biziagotu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk

Koalizio abertzaleak pentsio baxuenak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren bidez osatzeko proposamena dauka mahai gainean. Asteartean PP eta Elkarrekin Podemosen zuzenketak eztabaidatuko dira.
Maddalen Iriarte eta Pedro Azpiazu, Eusko Legebiltzarrean.
Maddalen Iriarte eta Pedro Azpiazu, Eusko Legebiltzarrean / Argazkia: EFE.

2019ko Aurrekontuen negoziaketak biziagotu dituzte azken egunetan Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk. Koalizioak, momentu honetan, Exekutiboaren proposamen bat dauka mahai gainean, pentsio baxuenak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) bidez osatzeko.

Europa Pressek aipatutako Eusko Jaurlaritzaren iturrien arabera, etengabe ari dira harremanak izaten zubiko egun hauetan, jarrerak hurbiltzen saiatzeko.

Asteartean PPk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidatzeko bilkura egingo dute Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk ez du osoko zuzenketarik aurkeztu, eta bere abstentzioak beste bi taldeenak aurrera egitea saihestu dezake.

Beraz, iturrien arabera, bi egun hauek "gakoak" dira momentu honetako aldea gainditu eta hitzarmen bat lortu ahal izateko.

EH Bilduk pentsio baxuenak osatzeko proposamena da oztopo nagusia. Eusko Jaurlaritzarentzat, euren eskumenetatik kanpo dago, eta hori egiteko bide bakarra DBE erabiltzea da.

Momentu honetan, Jaurlaritzak "ahalmen" berezia egin du eskaera horri erantzuteko, eta EH Bilduk proposamen bat dauka mahai gainean, betiere "prestazio sozialaren esparruaren barruan", DBEren bidez.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua etengabeko elkarrizketa izaten ari da EH Bilduko ordezkariekin. Bi aldeek negoziatzen jarraitze hutsa aurrerapentzat hartzen dute.

Duela egun batzuk, "errealismoa, zorroztasuna eta erantzukizuna" kontuan hartuta negoziatzen ari direla esan zuen Iñigo Urkullu lehendakariak, eta EH Bilduk Aurrekontuak adosteko "bertigoa" izango ote zuen galdetu zuen.

EH Bilduko koordinatzaileak, Arnaldo Otegik, Aurrekontuak "emakumeen, gazteen eta pentsiodunen" zerbitzuan egiten badira koalizioaren babesa izango dutela esan zuen, baina "elite ekonomikoen eta Confebasken zerbitzuan" egiten badira, ez dituztela babestuko.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X