BI ORDUKO LANUZTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaibuseko langileen lanuztea erabateko jarraipena izaten ari da

Bizkaibuseko EMB enpresako langileek 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara egingo dituzte lanuzteak Ezkerraldeko eta Enkarterriko zerbitzuetan.
Bizkaibuseko autobus bat hutsik
Bizkaibuseko autobus bat hutsik. Argazkia: @bizkaibus

Lanuzte eguna dute gaur Ezkerraldean eta Enkarterrin zerbitzua eskaintzen duten Ezkerraldea Meatzaldea Buseko (EMB) langileek. Sindikatuen hitzetan, goizeko lanuzteek erabateko jarraipena izan dute.

Atzo bezala, gaur ere txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak egitera deitu dituzte langileak: 07:30etik 09:30era eta 18:00etatik 20:00etara.

Sindikatuen esanetan, oraindik ez dute enpresen aldetik deirik jaso. Halaber, biharko manifestazioa deitu dute Bilbon.

Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak (% 30) bete egin dira, sindikatuen arabera. Gutxieneko zerbitzuak Bizkaibuseko webgunean zehaztu dituzte.

Ostegunean, abenduaren 13an, lanuzteak egingo dituzte berriro, eta Pesalur enpresako langileekin bat egingo dute orduan. Enpresa horretako langileek Durangaldean, Arratian eta Nerbioi Garaian eskaintzen dute zerbitzua, eta 4 orduko lanuzteak egingo dituzte orduan.

EMBko beharginek abenduaren 17an eta 20an ere egingo dituzte lanuzteak, eta Pesalurrekoek, abenduaren 17an baino ez.

Lanuzte horiez gain, 24 orduko greba egingo dute abenduaren 21ean, San Tomas egunean. Bilbobuseko langileek ere iragarri dute greba egun horretarako.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X