LANUZTEAK AUTOBUS ZERBITZUAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanuzte eguna dute gaur Bilbobus zerbitzuan

Txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egingo dituzte: 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era.
Bilbobus
Bilbobus. ETBko bideo batetik ateratako irudia

Bilbobuseko langileek txanda bakoitzeko lau orduko lanuzteak egingo dituzte gaur, UGT, CCOO, USO, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Besteak beste, lan hitzarmen berria eskatzen dute.

Autobusak ez dira ibiliko 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era.

Langileek hainbat gauza aldarrikatzen dituzte, hala nola lan-hitzarmen berria negoziatzea eta zerbitzuaren "murrizketa etengabeak" baztertzea. Izan ere, enpresa zuzendaritzarekin sinatutako azken hitzarmenak iaz utzi zion indarrean egoteari.

Atzo, Bilbobuseko greba batzordeak eta enpresak egindako bilera akordiorik gabe amaitu zen. Langileen esanetan, enpresak egindako azken eskaintza ez da nahikoa.

Akordiorik ezean, lau orduko lanuzteak egingo dituzte hilaren 14an, 17an eta 19an: 07:30etik 11:30era eta 17:30etik 21:30era. Hilaren 21ean, San Tomas egunean, greba 24 ordukoa izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X