Urtarrileko beherapenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkealdi kanpainak 8.500 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Hego Euskal Herrian

Nafarroan 3.516 kontratu hitzartuko dituzte. Bizkaian, berriz, 2.803 lanpostu sortuko dira; 1.302, Araban, eta 1.224, Gipuzkoan.
18:00 - 20:00
Ofizialki, gaur hasi da merkealdia

Merkealdi kanpaina dela eta, EAEn 5.329 lanpostu sortuko ditu, iaz baino % 1 gehiago. Adecco giza baliabideetarako aholkularitza enpresak egindako aurreikuspenaren arabera, Bizkaian 2.803 lanpostu sortuko dira; 1.302 (% 3 gehiago), Araban, eta 1.224, Gipuzkoan.

Nafarroan, bestalde, 3.516 kontratu hitzartuko dituzte, iazko kopuruaren antzekoa, Adeccok jakinarazi duenez.

Kontratu gehien izango dituen sektoreak

Oso kontsumo handia duten sektoreetan pilatuko dituzte kontratu gehien: lurrin-denda handiak, kosmetika, elektronika, jostailuak, elikadura, banaketa, denda minoristak, irudia, soinua, logistika, garraioa, eta baita ostalaritza eta sukaldaritza ere.

Lanpostu motari dagokionez, ostera, bezeroen arretarako eta salmenta arloetan egingo dituzte kontratu gehien.

Merkealdien hasiera ofiziala

Asko dira merkealdia abiatzeko egun ofizialari itxaron ez dieten saltokiak, Olentzero eta Erregeei begira salmentak handitu nahirik, baina, berez, urtarrilaren 7an hasten dira beherapenak.

Orain urte batzuk aldatu zen merkealdia abiatzeko eguna, baina, ohiturari eutsiz gero, Errege egunaren ostean, urtarrilaren 7an, hasten da. Sektorearen kalkuluen arabera, gutxienez, % 3 haziko dira salmentak beherapenetan.

2019ko neguko merkealdiko produktu gogokoenak apaingarriak eta arropa izango dira. Gainera, batez beste 121 euro gastatuko ditugu, Fintonicen txosten baten arabera.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak urtero gogoratzen duenez, saltokian aurretik izandako produktuak izan behar dira merkealdian salgai jartzen direnak. Gainera, kalitate bera izan behar dute, eta hasierako salneurria eta egindako beherapena ikusgai izan behar dira.

Bestalde, merkealdian erabiltzaileek eskubide berdinak izaten jarraitzen dutela gogoratu du OCUk.

Hala ere, merkealdietan saltokiek baldintza bereziak jartzeko aukera izaten dute; esaterako, erositako produktuak itzultzeko epea edo txartelarekin ordaintzeko aukeraren ingurukoak bestelakoak izan daitezke, baina dendek argi utzi beharko diete kontsumitzaileei zeintzuk diren baldintza horiek.

Era berean, erositakoaren tiketa gorde behar dela gogoratu dute, galtzekotan, aldaketak edo itzulketak egiteko aukera ere galdu egiten baita.

Azkenik, beharrezkoak ez diren erosketak saihesteko, erosi beharreko gauzen zerrenda egitea gomendatzen du OCUk.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X