Lanak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metroa Galdakaorekin eta hango Ospitalearekin lotuko dute

Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu dute 2021ean egiten hasiko diren obra. Lotura lur azpitik joango den tren batek egingo du.
Unai Rementeria y Arantxa Tapia en la presentación hoy del proyecto
Unai Rementeria y Arantxa Tapia en la presentación hoy del proyecto. Foto: bizkaia.eus

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman dutenez, 2021ean hasiko dituzte Galdakaoko erdigunea eta Ospitalea Euskotren bidez lotzeko lanak. Lehenengo fasean, Ospitalea eta Galdakaoko erdigunea lotuko dute, lur azpitik.

Bigarren fasean, Galdakao metroaren 1, 2 eta 3. lineekin elkartuko dute, Sarratun (Basauri) geltoki intermodal berria eraikiz.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia batera agertu dira, pertsona eta auzo gehiagori zerbitzua eskainiz Galdakao eta Usansoloko Ospitalea metro sarearekin eta Euskotrenen sarearekin lotuko dituen proposamen berria aurkezteko.

Erakunde biek denbora luzea daramate zehaztasun handiz lanean, Galdakao inguruari tren zerbitzu hobea emateko, eta horrek, orain arte "5. linea" izenez ezagutzen zenaren xehetasunak aztertzea eta berriro planteatzea eskatu du.

Bere egunean alternatiba horretarako beharrezkoak ziren azterlanak eta proiektuak gauzatu ziren arren, 3. linearen emaitza onak eta Busturialde eta Durangalde osoari Usansoloko Ospitalerako konexioa eskaini beharra ikusita, gaur egun interesgarriagoa da dagoeneko existitzen den Euskotrenen lineaz baliatzea eta hori egokitzea.

Beraz, linea berriak beste egituraketa bat hartuko du, Euskotrenek ustiatzen duen linearekin bat eginez, Metro Bilbaoren 2. linearekin egin beharrean. Tapiak eta Rementeriak alternatiba berriaren ageriko potentzialtasuna azpimarratu dute.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak proiektua gauzatzeko konpromiso bateratua hartu dute. Hori dela eta, egutegia adostu eta helburu ukigarriak finkatu dituzte.

ETSk, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen trenbide kudeatzaileak, Galdakao eta Usansoloko Ospitalea trene sarearekin lotuko dituen konexio berria aztertu eta garatuko duen informazio azterlan berria lizitatu du. Jarduketaren aurrekontua 650.000 eurokoa izango da, eta egikaritze epea 12 hilabetekoa.

Azterlan horretan, trenbide linea berriaren trazatua, funtzionaltasuna eta ustiapen azterketa dimentsionatu, definitu eta garatu beharko dira, eta hiri eta ingurumen intsertzioa aztertu beharko da, une honetan dagoen bide sarea berregituratuz eta eraginak jasoko dituzten garraio publikoak berrantolatuz.

Alde biek, eraikuntza proiektua datorren urteko, 2020ko, udaberrian lizitatzea aurreikusten dute. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, gainera, 2021eko aurrekontuetan proiektu horretara aurrekontu partidak bideratzeko konpromisoa hartu dute, urte horretan bertan lehen tartea eraikitzen hasi ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X