CAIXABANK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Caixabankek 173 langile kaleratu eta 37 bulego itxi nahi ditu Hego Euskal Herrian

Euskal Autonomi Erkidegoan 67 langileri eta 32 bulegori eragingo die; Nafarroan, 106 langileri eta 5 bulegori. Sindikatuek adierazi dutenez, ez dute kaleratzerik onartuko, borondatezko irteerak soilik
Caixabank
Caixabank. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia

Caixabank finantza taldeko zuzendaritzak langileak kaleratu eta bulegoak itxi nahi dituela jakinarazi die ostegun honetan sindikatuei, Caixabankeko eta sindikatuetako iturriek baieztatu dutenez. Sindikatuek aurreratu dutenez, ez dute kaleratzerik onartuko, aitzitik, borondatezko irteerak soilik onartuko dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 67 langile kaleratu eta 32 bulego itxi nahi ditu. Araban, 12 langile kaleratu eta 6 bulego itxi nahi ditu; Gipuzkoan, 14 eta 7 bulego; Bizkaian, 41 langile eta 19 bulego. Nafarroan, ostera, murrizketa handiagoa izango da: 106 lanpostu eta 5 bulego.

Zuzendaritzak lan-erregulazioko espedientea proposatu die sindikatuei. Estatu osoan 2.157 langileri eragingo lieke, lantalde osoaren % 7,3ari. Halaber, bulegoen % 18 ixteko asmoa du.

Caixabankeko iturriek azaldu dutenez, taldearen asmoa hiruzpalau langile dituzten bulego txikiak itxi eta 15-20 langileko bulego handiak zabaltzea da. "Ez dugu herrietako bulego bakar bat ere itxiko, errentagarria ez izan arren. 10.000 biztanletik beherako udalerrietako bulegoak ere ez ditugu itxiko", azpimarratu dute. EAEn, esaterako, Barakaldon, Bilbon, Donostian edota Gasteizen itxiko dituzte bulegoak.

Sindikatuek, ostera, gehiegizko murrizketa dela salatu dute. Ricard Ruiz CCOO sindikatuak Caixabanken duen ordezkariaren hitzetan, % 100ean borondatezko irteerak direnak bakarrik onartuko dituzte.


 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X