Diputatuen Kongresua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hipoteka lege berria onartu dute Kongresuan

Arau berriaren arabera, bankuek ordaindu beharko dute hipoteken gaineko zerga, zoru-klausulak kendu egingo dituzte eta etxegabetzeak gauzatzeko baldintzak zorrotzagoak izango dira.
Etxebizitzak.
Etxebizitzak. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Espainiako Diputatuen Kongresuak hipoteka lege berria onartu du, eta, ondorioz, bankuek ordaindu beharko dute lehendabiziko etxebizitzari lotutako hipotekaren zerga.

Orain arte bezeroak ordaindu behar zuen zerga hori, baina Espainiako Gobernuak araua aldatu zuen, bankuek ordain dezaten. Lege berriak talde parlamentario guztien babesa jaso du, Ciudadanosena izan ezik.

Arau berriak kontsumitzailea gehiago babestea eta hipotekari lotutako gastuan bankuaren eta bezeroaren artean banatzea bilatzen du.

Hipotekari lotutako zergaz gain, notariotzako lehen kopiak eta erregistroaren eta gestoriako gastuak ere ordaindu beharko ditu bankuak. Bezeroak, berriz, notariotzako bigarren kopiak eta tasazio gastuak.

Zoru-klausularik ez da egongo aurrerantzean, eta etxegabetzeak gauzatzeko baldintzak zorroztu egingo dituzte: maileguaren lehendabiziko urteetan 12 kuota (edo maileguaren % 3) ordaindu ez direnean abiaraziko da kaleratze prozesua; kredituaren bigarren zatian, berriz, 15 kuota (edo maileguaren % 7) ordaindu ez direnean.

Horrez gain, bezeroek hamar eguneko epea izango dute maileguaren xehetasunak aztertzeko, bankuarekin kontratua sinatu ala ez erabakitzeko. Halaber, banku bakoitzaren hipoteka baldintzak zeintzuk diren jakinarazi beharko diote bezeroari, honek datuak alderatzeko aukera izan dezan.

Hipoteka Legea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hiru hilabetera sartuko da indarrean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X