ikastetxe publikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELAk greba deitu du ikastetxe publikoetako jantokietan martxoaren 20, 21 eta 22an

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa lortu zuten patronalekin, eta, langileek berretsi ostean, greba deialdia egin du ELAk.
Eskola-jantoki bat
Eskola-jantoki bat. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

EAEko ikastetxe publikoetako kudeaketa zuzeneko eskola-jantokietan lan egiten duten enpresa pribatuetako beharginak (10.000 inguru) greba egitera deitu ditu ELA sindikatuak martxoaren 20, 21 eta 22an; LAB sindikatuak lan-hitzarmena "harrigarriro" sinatu ostean.

EAEko ELAko ordezkariak atzo (asteartea) bildu ziren LAB sindikatuak sinatutako lan-hitzarmena aztertzeko, eta "oso txarra" dela esan dute, "ez baititu langileen aldarrikapen gehienak jasotzen". LAB, CCOO eta UGT sindikatuek aurreakordioa lortu zuten ostegunean, eta ostiralean egindako batzarrean berretsi zuten langileek. Hortaz, bertan behera utzi zuten atzorako aurreikusita zegoen greba.

Hori horrela, lan-hitzarmena 2023ra arte sinatu izanak "ez du eragozten ezegonkortasun egoera aldatzeko borrokan jarraitzea". Izan ere, "lan-hitzarmenaren sinaduraren ondorioz, hainbat arazo ezin izango dira 2024ra arte konpondu, baina beste batzuk bai borrokatu ditzakegu", ohartarazi du sindikatuak.

Ildo horretan, "Eusko Jaurlaritzak obskurantismo osoz prestatzen ari den hurrengo adjudikazioaren baldintzak argitaratuko dituzte laster", azaldu du ELAk.

Baldintza horietan, esaterako, "langileen subrogazioari, ratioei, lan-kargei edota gutxieneko lanaldiari buruzko arazoei konponbidea eman ahal zaie", ELAren arabera.

Halaber, ELA kritiko agertu da kontratazioaren prekarietatearekin; eta, langileen egonkortasuna sustatzeko gutxieneko lanaldia finkatzea zein ikasturte bakoitzeko lanaldiak ezartzea proposatu du, murrizketarako aukerarik gabe eta aldi bateko kontratazio saihestuz.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X