Sare publikoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guraso elkarteei eskola jantokiak kudeatzeko aukera emango die Jaurlaritzak

Prozesu guztiaz arduratu beharko dira: hala nola, langileen kontratazioaz, elikagaiak erosteaz eta segurtasuna bermatzeaz. EHIGE ez dago ados proposatutako ereduarekin.
Langile bat eskola jantoki bat atontzen.
Langile bat eskola jantoki bat atontzen. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Hala nahi duten ikastetxeei, eskola jantokiez arduratzeko aukera emango die datorren ikasturtetik aurrera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Horretarako, gaur egun indarrean dagoen araudia aldatuko du Cristina Uriartek zuzentzen duen Sailak.

Kudeaketa zuzena guraso elkarteen esku egongo da, eta prozesu guztiaz arduratu beharko dira: besteak beste, sukaldeko langileen kontratatzeaz, elikagaiak erosteaz eta elikadura eta higiene segurtasuna bermatzeaz.

Ikastetxe bakoitzak bere jantokiaren kudeaketa indibiduala garatu ahal izango du, Guraso Elkartearen bitartez eta Ordezkaritza Organo Gorenaren oniritziarekin (Ordezkaritza Organo Gorena osatzen dute: ikastetxeko zuzendaritzak, irakasleek, irakasle ez diren langileek, udalak, familiek eta Bigarren Hezkuntzako kasuan baita ikasleek ere).

Hezkuntza Sailak diru laguntzak eskainiko ditu, hala nahi duten ikastetxeei kudeaketa zuzena errazteko helburuz.

EHIGE ez dator bat proposatutako ereduarekin

Guraso elkarteak aspalditik ari dira eskola jantokien eredua aldatzeko eskatzen. Hainbat ikerketa egin dituzte, eta egiaztatu dutenez, catering enpresa gehienek industrializatutako eta milaka kilometrora dauden produktuak eskaintzen dituzte.

EHIGE Euskal Herriko guraso elkarteak biltzen dituen erakundeak "Gure platera, gure aukera" proposamena helarazi zion urte hasieran Jaurlaritzari. Honako eskakizunak egiten zituen bertan: "eskoletako sukaldeak errekuperatzea", "enpresa txiki eta ertainei lehiaketan parte hartzeko aukera ematea", edota garaiko eta bertako elikagaiak eskaintzea.

Jaurlaritzak egindako proposamena hizpide, Lourdes Imaz EHIGEren koordinatzaileak Radio Euskadiri esan dionez, ez datoz bat proposamenarekin. Euren ustez, kudeaketa guztia ezin da guraso elkarteen esku geratu: "Ezin gara langileak kontratatzeaz arduratu, hori Saileko langileek egin beharko lukete".

EHIGEk espero du lehen proposamena baino ez izatea, eta "ereduaz hitz egiteko eta negoziatzeko" aukera izatea aurrerantzean.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X