Euskaltelek 62,8 milioi euro irabazi ditu 2018an, aurreko urtean baino % 26,6 gehiago
Euskaltelek 62,8 milioi euro irabazi ditu 2018an, aurreko urtean baino % 26,6 gehiago, 2017an 49,6 milioi euro lortu baitzituen, telekomunikazioen konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.
Enpresaren salmentak % 10,7 hazi dira, 674 milioi euroraino; ustiapeneko emaitza, berriz, 129,8 milioi eurokoa izan da, % 12,6 gehiago, hain zuzen.
Euskaltelen esanetan, hainbat produktu eta zerbitzu pakete bakarrean eskaintzeari esker lortu dituzte emaitza horiek. Baita, balio erantsi handiko produktuen eskaintza bateratuari esker ere. Konpainiak azpimarratu duenez, bezeroek bataz beste 3,6 produktu kontratatu zituzten 2018an, 2017an lortutako 3,5ekin alderatuta.
Horrenbestez, 64.000 produktu gehiago kontratatu zituzten etxe-segmentuan; guztira, 2,4 milioi produktu inguru kontratu zituzten etxeetako erabiltzaileek.
Enpresa munduan, berriz, enpresa txiki eta ertainek zein enpresa handiek eragindako hazkundea % 3,5koa izan da. Konpainiak jakitera eman duenez, joera aldaketa eman eta laugarren hiruhilekoan garapen positiboa gertatu da.
Telefonia mugikorraren alorrean, 43.300 linea berri lortu zituen Euskaltelek; 958.000 linea zituen ekitaldi ekonomikoa ixtean. Telebista zerbitzuak, berriz, 23.000 bezero irabazi ditu, 417.000 erabiltzaileraino. 8.500 banda zabaleko produktu gehiago saldu dituzte, eta 497.000 gainditu dituzte.
Bestalde, taldeak 2019an egingo duen zabalkunde geografikoan lanean ari da Euskaltel: Nafarroa, Kantabria, Leon, Errioxa eta Kataluniako merkatuetan arituko da
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.