NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hitzarmen kolektiboari buruzko aurreakordioa lortu dute Nafarroako Volkswagenen

UGT eta CCOO sindikatu nagusiek lorturiko akordioa langileek berretsi beharko dute martxoaren 14an egingo diren hauteskunde sindikaletan. Langileek ontzat hartuz gero, sei urteko iraupena izango luke.
Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean
Volkswagenen lantegia, Iruñeko Landaben industrialdean. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Urtebeteko negoziazioen ondotik, Nafarroako Volkswageneko zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek hitzarmen kolektiboari buruzko aurreakordioa lortu dute. Langileek akordioa berretsiz gero, sei urteko iraupena izango luke. Horrez gain, hitzarmen berriak soldata igoera (KPI + % 0,5), lantaldea gaztetzeko neurriak eta langile finkoen igoera (200 kontratu finko baino gehiago) jasotzen ditu.

Alfredo Morales enpresa batzordeko presidentea pozik mintzatu da aurrekordioarekin, haren esanetan, planteatutako aldarrikapen gehienak dokumentuan biltzea lortu dutelako, baita enplegua bermatzen duen proiektu industriala ere.

Kerstin Scholz Nafarroako Volkswagen enpresako Giza Baliabideetako zuzendariak aurreakordioaren balorazio "oso positiboa" egin du. Haren hitzetan, sei urteko iraupena izango lukeen hitzarmenak testuinguru egonkorra bermatuko du, hirugarren modelo bat egiteko edota etorkizuneko bestelako proiektuei aurre egiteko.

Orain langileek izango dute azken hitza martxoaren 14an egingo diren hauteskunde sindikaletan.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X