GARRAIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dbusek 12 metroko 9 autobus erosiko ditu aurten

Autobus berriak 2020an hasiko dira zerbitzua eskaintzen. Horrez gain, datozen lau urteetan ezaugarri horiek dituzten beste 30 autobus erostea aurreikusten du Dbus Donostiako autobus konpainiak.
Dbus konpainiako lau autobus hibrido, bata bestearen ondoan
Dbus konpainiako lau autobus hibrido, bata bestearen ondoan. Argazkia: @dbusdonostia

Dbus Donostiako autobus konpainiak 12 metroko 9 autobus erosiko ditu aurten, baina 2020an jarriko dira zerbitzuan. Horrez gain, datozen lau urteetan ezaugarri horiek dituzten beste 30 autobus erostea aurreikusten du.

Ohar bidez jakinarazi duenez, "datozen egunetan" ekingo dio 9 autobusak erosteko lizitazio prozesuari. Ibilgailu berriak % 100 irisgarriak izango dira, plataforma baxuak eta arrapala elektrikoak edukiko baitituzte mugikortasun urria duten pertsonen sarrera-irteerak errazteko.

Lizitazioan, bi lote bereiziko dira, autobusen teknologiaren arabera; izan ere, dieselak izan daitezke edo DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzaren ECO etiketa eraman ahal dutenak (autobus hibridoak, hibrido-elektrikoak, gasezkoak eta abar).

Horrez gain, baloratu egingo dute erregaia aurreztea, igorpen kutsatzaileak eta kutsadura akustikoa murriztea eta funtzionaltasun batzuk edukitzea (start&stop eta start&go sistemak eta gidatze erosoa, besteak beste).

Gaur egun, Dbusek 12 metroko 3 autobus % 100 elektriko eta 38 autobus hibrido ditu. Autobus berriak martxan jarritakoan, 2020an, 12 metroko autobusen % 50, gutxi gorabehera, elektriko-hibridoak izango dira eta 1.000 tona CO2 gutxiago igorriko dira atmosferara, aurreikuspenen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"

Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X