Loiu eta Paris arteko hegaldien maiztasuna % 30 handituko du Air Francek
Air France-KLM konpainiak % 30 handitu du Paris eta Loiu arteko hegaldien maiztasuna, udara begira.
Orain arte Embraer hegazkinak zituen Air Francek, baina Airbus A318 abioiengatik ordezkatu berri ditu. Hegazkin berriek bidaiari gehiago eraman ditzakete, handiagoak direlako. Horrek esan nahi du, % 35 egingo duela gora eserleku kopuruak, neguan ere. Horixe da, behintzat, Air France-KLM enpresak Espainian eta Portugalen duen zuzendari nagusiak, Boris Darceauxek, jakitera eman duena.
Iaz, 365.000 bidaiari eraman zituen konpainia horrek Bizkaiko aireportura. Horietatik 172.000 lagunek Air Francerekin bidaiatu zuten, gainerako 193.000 bidaiariek KLMrekin.
Esan bezala, egunean sei hegaldik lotuko dute aurrerantzean Loiu eta Paris, urriaren 27ra arte. Guztira, 150.000 eserleku eskainiko ditu, horrenbestez.
Bilbon goizean egindako aurkezpenean, Boris Darceauxek gogora ekarri du duela 19 urte heldu zela Air France Bilbora. "Hori dela eta, poztasuna da guretzat hiri horren aldeko apustua berrestea, Bilbora egiten ditugun joan-etorriek emaitza oso onak eman dituztelako", adierazi du.
Terminal aldaketa
Bestalde, Parisko aireportura iristen diren hegaldiak 2F terminalera aldatuko dituzte. Darceauxen hitzetan, "lotura arinagoak ekarriko ditu horrek".
Bukatzeko, hegaldien maiztasuna handitu dutela sustatze aldera, Air France-KLM konpainiak eskaintza berezia egingo du Parisera bidaiatzeko. "Light" tarifa delakoari esker, 59 euroan eskainiko dituzte hegaldiak (tasak barne, baina maleta fakturatu gabe).
Zure interesekoa izan daiteke
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak
Zentrala hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, eta ErNE hirugarren postura jaitsi da.
Bilboko Aireportuko ‘handling’ zerbitzuek greba egingo dute, Aste Santuaren ateetan
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
52 urteko gizon bat hil da Valtierran, lan-istripuz
Ezbeharra hondakinak kudeatzeko enpresa batean gertatu da, Nafarroako udalerriko abeltzaintza-industrialdean. Lehen ikerketen arabera, kargatzeko pala batek jo du langilea.
Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin
Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.
Ertzaintzan hauteskunde sindikalak egingo dituzte gaur, lantaldea handitzeko eskaera mahai gainean dutela
Botoa emateko eskubidea duten 7.078 ertzainek 60 ordezkari aukeratu beharko dituzte: 17 Araban, 23 Bizkaian eta 20 Gipuzkoan.
Brent upela % 2 igo da, 104 dolarreraino, Irango gatazkaren eboluzioaren zain
Asteazkenean, % 2,17 jaitsi zen, gerrari amaiera emateko negoziazioek aurrera egiteko aukerak bultzatuta, eta AEBk Irani ebazpen-plan bat proposatu baitzion. Iranek plana onartu ez, eta berea aurkeztu du.
Euskadiko Lan Ikuskaritzak lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman ditu Tubos Reunidosen
Langileen batzordeak bilera izan du goizean Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako ordezkariekin, Gasteizen, eta batzarrak iraun duen bitartean, dozenaka langilek protesta egin dute atarian.
Erregaien krisiak arrantza-sektorea astindu du: lehen ontziak geldirik, Ondarroan
Gasolioaren garestitzeak alturako flotaren zati bat portuan egotera behartu du. Bitartean, sektoreak bideragarritasuna bermatzeko laguntza gehiago eskatzen ditu.
Behargin bat hil da Goiaingo industrialdean, lan-istripuz
Ezbeharra 20:00ak aldera gertatu da, eta bertaratu diren larrialdi-zerbitzuek ezin izan dute langilea suspertu.