Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera utzi dute Sestaoko eta Etxebarriko ArcelorMittalen deitutako greba

Atzo egindako bilera batean jarrerak hurbiltzea lortu zuten zuzendaritzak eta sindikatuek. Negoziaketa mahaia apirilaren 30ean bilduko da berriz ere, Etxebarriko lantegian.
Etxebarriko Arcelor Mittal lantegiko artxiboko irudia.
Etxebarriko Arcelor Mittal lantegiko artxiboko irudia.

Sindikatuek bertan behera utzi dute larunbat honetarako Espainiako Estatuko hainbat ArcelorMittal lantegitan deitutako greba deialdia, atzo egindako bilera batean zuzendaritzarekin jarrerak hurbiltzen hasi eta gero.

Sindikatuek oharra bidali dute hurbilketa oraindik "nahikoa ez dela" esanez, baina "abiapuntu" bat dela argudiatuz.

Etxebarriko plantan egin zuten atzo bilera bi aldeek, VII. akordio markoaren batzorde negoziatzailearen zazpigarren bilera, hain zuzen ere.

Langileen ordezkariek uste dute bilera egutegi bat zehaztu beharra dagoela, bai mahai nagusirako baita Asturiasko mahai konkreturako ere (Gijon eta Avileseko bi plantetan 5.500 langile aritzen dira).

Gaur kaleratutako ohar batean jakinarazi dutenez, negoziatzen ari diren marko horri hiru urterako balioa emateko prest dagoela esan zien enpresak, gaurko lanuztea bertan behera utziz gero.

Lanuztearen arrazoietako bat, enpresak egindako "soldata igoera-eskaintza eskasa izan zen": Langileek %4ko soldata igoera eskatzen dute eta enpresak %0,4 eskaini zien hasiera batean. Sindikatuek jakinarazi dutenez, orain %0,8ko igoera eskaini die 2019rako eta 2020rako, eta %1ekoa 2021erako.

Gainera, enpresak lanaldia murriztea onartu omen du akordio markoa indarrean dagoen bitartean. Eta, bestalde, errelebo kontratua orain arte bezala aplikatzen jarraitzea erabaki dute.

Negoziaketa mahaia apirilaren 30ean bilduko da berriz ere, Etxebarriko lantegian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X