Gora egin du Hego Euskal Herriko aireportuetako bidaiarien kopuruak lehen lauhilekoan
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko aireportuetako bidaiarien kopuruak gora egin du urteko lehen lauhilekoan, AENAk emandako datuen arabera.
Hain zuzen ere, Iruñekoak izan du gorakadarik handiena, apirilean 21.911 bidaiari zenbatu baititu; beraz, % 14,1 egin du gora. Lauhilekoari dagokionez, % 11,2koa izan da gorakada, 70.613 bidaiari zenbatu baitira Iruñeko aireportuan urteko lehen lau hilabeteetan.
Bestalde, 485 hegaldi aireratu eta lurreratu dira, 2018ko apirilean baino % 14,8 gutxiago. Hala ere, urtarrila eta apirila bitartean % 4,6 ugaritu dira operazioak, 1.922 izan baitira.
Nafarroako aireportuak Madril eta Frankfurterako hegaldi zuzenak eskaintzen ditu urtean zehar, eta beste hainbat hegaldi berezi uda partean eta zubietan.
Bilboko aireportuak ere hazkundea izan du: % 9,1 hazi da bidaiarien kopurua lehen lauhilekoan, 1.648.023 zenbatu baitira.
Horrela jarraituz gero, Loiuko aireportuak iazko 5 milioi bidaiarien marka historikoa gainditu eta marka berri bat ezar lezake 2019an.
Apirileko datuak aztertuta, Bilboko aireportuko bidaiarien kopuruak % 9,8 egin du gora, 526.329 bidaiariraino. Nazioarteko hegaldietan, baina, gorakada handiagoa izan da: % 17,1ekoa. Estatu mailakoek, berriz, % 4,8 egin dute gora. Apirileko datuak iazko hilabete berdinekoekin konparatzerakoan, kontuan izan behar da aurten Aste Santua apirilean izan dela eta iaz martxoan erori zela.
Arabako aireportua
Forondako aireportuan, 3.299 operazio izan ziren, 2018ko lehen lau hilabeteetan baino % 6 gehiago.
Bestalde, 18.424 lagunek erabili dute Arabako aireportua apirilean, iazko epe berean baino % 53,3 gehiago.
Aireratze eta lurreratzeak ere ugaritu dira apirilean Forondan (% 1,4), 817 izan baitira.
Merkantzien kopuruari dagokionez, 4.974 tona kudeatu ditu Forondak apirilean (% 3,1 gutxiago). Urte hasieratik ere, behera egin du garraiatutako tona kopuruak (% 1,4), 20.442rainoa.
Gipuzkoako bidaiarien kopuruak ere, gora
Hondarribiko aireportua % 3,3 hazi da 2019ko lehen lauhilekoan, 92.185 bidaiari zenbatu baititu.
Apirileko datuak aztertuz gero, hazkundea % 10,6koa izan da eta 27.819 bidaiari zenbatu dituzte.
Urtarrila eta apirila bitartean, 2.040 hegaldi izan dira Donostian (% 4,6 gehiago).
Zure interesekoa izan daiteke
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.